Teknologia -

Google

Zer bilatu da gehien Googlen aurten?

Afganistan, covid-19aren aurkako txertoa... Interneteko bilatzaileak 2021eko kontsultarik ohikoenak argitaratu ditu.

Talibanak Afganistanen. Argazkia: EFE
Talibanak Afganistanen.
Talibanak Afganistanen. Argazkia: EFE

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aurten Googlen bilatu diren albisteak Afganistan, New Yorkeko (AEB) balore-burtsa, covid-19aren aurkako txertoa eta Dogecoin kriptotxanponari buruzkoak izan dira. Urte amaiera gero eta gertuago dela, bada unea ikusteko ea zeintzuk diren aurten Interneten gehien bilatu diren hitzak.

Urtarrilean, "eskuzorroak" hitzak bere maximo historikoa izan zuen, Bernie Sandersen argazki biral bati esker, Joe Bidenen inbestiduran.

Bernie Sanders Joe Bidenen inbestiduran.

Bernie Sanders Joe Bidenen inbestiduran.

Otsailean, Texaseko (AEB) krisi energetikoaren eta ekaitzaren ondorioz "nola lagundu Texasi" galdera hileko bilaketarik nabarmenena izan zen. "Nola lagundu" kategorian izan dira urte honetan beste hainbat. Maiatzean "nola lagundu Palestinari" gailendu zen, Gazako zerrendako gatazkagatik.

Abuztuan berdin jazo zen Afganistanekin, talibanek herrialdearen kontrola hartzean. Hil hasieran eskualdeak bereganatzen hasi ziren talibanak; 15erako Kabul hiriburua ere kontrolpean zuten. Hilabete inguruko gatazka ostean, AEBk Afganistan utzi zuen abuztu amaieran. Jarraian, talibanek Afganistango behin behineko gobernua osatu zuten. Era berean, lurrikara batek eta Grace ekaitz tropikalak Haiti suntsitu zuen; "nola lagundu Haitiri" bilaketa nabarmen hazi zen.

Suezko kanala blokeaturik geratu zen martxoan sei egunez, Ever Given itsasontzia bertan trabatu ostean. Kanalarena Googleko bilaketarik nabarmenenetakoa izan da aurten. Hil berean, Oprah Winfreyk Meghan Markle eta Harry pintzea elkarrizketatu zituen. Google Trendseko elkarrizketarik bilatuena izan zen.

Askatu dute Suezeko kanalean hondartutako ''Ever Given'' zamaontzia
Askatu dute Suezeko kanalean hondartutako ''Ever Given'' zamaontzia
Askatu dute Suezeko kanalean hondartutako ''Ever Given'' zamaontzia

0:57

"Nola mantendu buru osasuna" kontsulta inoiz baino maiztasun handiagoarekin bilatu zen urte osoan zehar. Izan ere, zuzenean eragin dio pandemiak osasun mentalari, eta agerian utzi du zaintza psikologikoak duen garrantzia. Antzera, "body positivity" terminoa gehien bilatu den urtea izan da 2021.

Klima aldaketarekiko kezka ere ez da falta izan Googlen zerrendan; "nola babestu planeta", "klima aldaketaren eragina" edo "jasangarritasuna" bilaketek maximo historikoa izan dute.

Uztailean, "suteak" zein "uholdeak" hitzak nabarmen bilatu ziren. Ondoren, abuztuan eta irailean, "sumendia"-renak hirukoiztu egin ziren. Irailaren 19an, La Palmako Cumbre Vieja sumendiaren erupzioa hasi zen. Hiru hilabete igaro dira ordundik, eta badirudi azkenetan dela. Neke zantzuak erakutsi ditu sumendiak, eta zientzialariek uste dute gabonetan itzalitzat jo dezaketela.

Hiru hilabete bete dira Palmako sumendia piztu zenetik
Hiru hilabete bete dira Palmako sumendia piztu zenetik
Hiru hilabete bete dira Palmako sumendia piztu zenetik

1:35

Era berean, "nora bidaia dezaket" pandemia aurretik baino hiru aldiz gehiago bilatu zen. "Doomscrolling" inoiz baino gehiago bilatu zen 2021. Adiera horrek pantaila bidezko informazio negatiboaren kontsumo neurrigabeari egiten dio erreferentzia.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Google Albisteak Gaur Eguneko albisteak