Teknologia -

''Grace Hopper''

Google konpainiak Europa eta AEB lotuko dituen ur azpiko kablea jarri du Sopelan

Multinazional teknologikoak 7.000 kilometro kablerekin lotuko ditu Bizkaiko udalerria, Long Island (AEB) eta Kornualles (Erresuma Batua). Segundoko 340 terabyteko gaitasuna izango du.

Gaur hasi dira jartzen Grace Hopper kablea. Argazkia: @DelGobPaisVasco
Gaur hasi dira jartzen Grace Hopper kablea.
Gaur hasi dira jartzen Grace Hopper kablea. Argazkia: @DelGobPaisVasco

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sopelan (Bizkaia) da jada Googlen "Grace Hopper" ur azpiko kablea. Multinazional teknologikoak interneteko abiadura, kalitatea eta segurtasuna hobetu nahian, kable bidez lotuko ditu Atlantikoaren alde biak eta hiru udalerri batu ditu azpiegiturarekin: Long Island (AEB), Sopela, eta Kornualles (Erresuma Batua).

Konpainiak gaur abiatu ditu kablea Arrietara hondartzan sartzeko lanak. Maria Alvarez Google Cloudeko ordezkariak azaldu duenez, "segundoko 340 terabyteko gaitasuna izango du, hau da, 17,5 laguni aldi berean 4.000 bideo transferitzeko adina abiadura".

Azpiegiturak "latentzia txikiagoa, trafiko-abiadura handiagoa" eta "segurtasun-estra" eskainiko ditu; izan ere, nazioarteko estandarrak gainditzen dituzten segurtasun-prestazioak ditu kableak.

Googleren planen arabera, azpiegitura berria datorren urtearen hasieran jarriko dute martxan.

Ez da lehen aldia Sopelan tankerako azpiegitura bat jartzen dutena, 2017an Microsoftek eta Facebookek ere aukera bera egin zuten. Geografiak laguntzeaz gain, Bizkaiak dituen fiskalitate arloko baldintzek ahalbideratu dute hautua, Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak argitu duenez.

"Beharrezko laguntza guztiak eman ditugu, fiskalitatearen ikuspegitik, eta horiek ere ez daude beste lekuetan. Gure lotura eta gure herriari etorkizuna emateko ezinbesteko azpiegiturak dira", azpimarratu du.

Gaur lotu duten kablea "serie bateko lehena izango da; izan ere, Eusko Jaurlaritzak teleportu bat sortu nahi  du Sopelan", itsaspeko kable berriak lotzeko eta penintsulako beste leku batzuetan lotzen dituzten kableekin lotzeko.

Grace Hopper du izena kableak, XX. mendean AEBko Armadan kontralmirante izan zen lehen emakumezko hackerraren omenez.

Gaur egun, interneteko informazioaren % 95, gutxi gorabehera, itsaspeko kableen bidez ibiltzen da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Sopela Zer gertatu da gaur Bizkaian? Eusko Jaurlaritza Ameriketako Estatu Batuak argazkiak Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Erresuma Batua argazkiak Google bideoak Gizartea Albisteak Gaur Eguneko albisteak Zer berritasun daude Interneten?