Teknologia -
Sare Sozialak
Facebookekin datuak konpartitzea beharrezkoa izango da WhatsApp erabiltzeko
Erabiltzaileek baldintza hori onartu beharko dute otsailaren 8tik aurrera zerbitzua erabiltzen jarraitu ahal izateko, sare sozialak baldintza eta pribatutasun politikan egindako aldaketen arabera.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Erabiltzaileek WhatsAppek Facebookekin datuak konpartitzea onartu beharko dute aplikazioa erabiltzen jarraitzeko, otsailaren 8tik aurrera. Hala adierazten dute sare sozialak baldintza eta pribatutasun politikan egindako aldaketek.
Aldaketa horiek WhatsAppek erabiltzaileengandik jasotzen dituen datuei eta horien tratamenduari dagozkie, baita negozioek Facebook nola erabil dezaketen euren zerbitzuak hartzeko eta WhatsAppeko elkarrizketak kudeatzeari ere.
Facebooken baitan dagoen enpresa den heinean, WhatsAppek bildutako datuok Facebook taldeko beste enpresekin partekatzen ditu, eta alderantziz.
Konpainiak jakitera eman duenez, sare sozialak politika berriak onartzea exijitzen dio erabiltzaileari, mezularitza-zerbitzua erabiltzen jarraitzeko. Horiek onartu ezean, aplikazioak laguntza gunera bidaliko ditu erabiltzaileak eta, bertan, ados ez dauden horiek harpidetza uzteko aukera izango dute.
WhatsAppek adierazi duenez, jasotako informazio hori, sustatzeko, hobetzeko, ulertzeko eta pertsonalizatzeko jasotzen du.
Aurrekariak
Whatssapen eta Facebooken datuen integrazioa 2016an hasi zen, baina, orduan publizitate helburuko datuen hartu-emana deslotzeko aukerarekin.
Gerora, Europar Batasuneko datuak babesteko araudi orokorra (RGPD) indarrean sartzerakoan, datuen bilketa, trukea eta erabilera araudi berrira egokitu zituen enpresak.