Teknologia -

Ikerkuntza

EHUk teknika linguistikoak erabiltzen ditu domotika hobetzeko

Horri esker, algoritmoak ingurune zehatz batean ikasten duena beste batean erabili ahal izango da, sentsoreak berdinak ez badira ere, haien semantika berdina izango baita prozesatzeko teknikei esker.

Sentsoreen eta gizakion jarduera irudikatzeko hitzak erabiliko dira. Argazkia: Artxiboa
Adimen artifiziala
Sentsoreen eta gizakion jarduera irudikatzeko hitzak erabiliko dira. Argazkia: Artxiboa

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Herriko Unibertsitateko IXA taldeak lengoaia era naturalean prozesatzeko teknikak erabiliko ditu domotika hobetzeko xedearekin. Era berean, etxe adimentsuen zailtasun handienari egingo diote aurre, trebatutako sistemei , hain zuzen, ez baitute funtzionatzen beste ingurune batean aplikatuz gero.

Proiektu berritzaile honen helburua etxe adimentsuen sentsoreen izenak ordenagailuek ikastea da, hala “sentsoreen eta gizakion jarduera irudikatzeko hitzak erabiliko dira, horien esanahia eta semantika aprobetxatuta zer jarduerarekin lotuta dauden jakiteko”, adierazi du EHUk komunikatu batean.

Gorka Azkune IXA taldeko ikerlariaren arabera, “orain arte sentsoreak zenbaki bidez identifikatu izan dira, eta, ondorioz, haien esanahia galtzen zuten”.

Hala, “algoritmoak ingurune zehatz batean ikasten duena beste batean erabili ahal izango da, sentsoreak berdinak ez badira ere, haien semantika berdina izango baita lengoaia era naturalean prozesatzeko teknikei esker”, adierazi du Azkunek.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Teknologia EHU Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zientzia Inteligentzia artifiziala