Teknologia -
Koronabirusa
Jaurlaritzak Adimen Artifiziala erabiliko du ZIUetako beharrizanak aurreikusteko
Sherpa.ai enpresak laguntza altruista eskaini dio Eusko Jaurlaritzari, lurralde bakoitzean zazpi egunean zenbat unitate beharko dituzten argitzen duen plataforma baten bidez.
Agentziak | Erredakzioa
Eusko Jaurlaritzak Sherpa.ai konpainiaren Adimen Artifizialeko teknologia erabiliko du, hurrengo egunetan Zainketa Intentsiboetako Unitateetan (ZIU) zer beharrizan izango diren aurreikusteko.
Erandioko konpainiak laguntza altruista eskaini die EAEko administrazioei, ZIUetan hurrengo egunetan izango diren beharrizanak aurreikusteko gai den plataforma bat berorren esku utzita. Hain zuzen ere, lurralde guztietan zazpi egunean behar izango dituzten unitateak kalkulatzen ditu garatu duten teknologiak.
Erreminta horrek birusaren patroi eta joerak interpreta ditzake, baita osasun zerbitzuentzat baliagarriak diren datuak identifikatu ere, hala nola, Sherpa.ai-k azaldu duenez, kutsatuen joerak, etorkizuneko agerraldiak eta beste hainbat faktore.
Plataformak algoritmo automatikoak erabiltzen ditu aurreikuspenak egiteko, eta Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ezaugarrietarako garatu dute bereziki, Osakidetzaren irizpideei jarraituta.