Teknologia -
Bizitzeko planetak
Bizitzeko egokiak izan daitezkeen Lurraren antzerako bi planeta aurkitu dituzte
Teegarden izarreko Doppler neurketek gutxienez bi seinaleren presentzia erakutsi dute, eta Teegarden b eta Teegarden c planeta gisa identifikatu dituzte.
Agentziak | Erredakzioa
Zientzialarien nazioarteko talde batek bizitzeko baldintza egokiak omen dituzten bi planeta aurkitu ditu: epelak dira biak, Lurraren antzekoak, eta ur likidoa izan lezakete gainazalean.
Göttingengo Unibertsitateko (Alemania) zientzialariek gidatu dute aurkikuntza, eta hurbileko izarren inguruan planetak bilatzen dituen CARMENES proiektu hispanoalemanari esker iritsi da.
Tresna horrekin, eta Telescopi Joan Oró-Montsec/IEEC eta Sierra Nevadako behatokitik ateratako irudiekin, ikertzaileek xehetasun handiz aztertu ahal izan dute Teegarden izarra, gure Eguzki Sistematik 12,5 argi-urtera dagoena.
Zientzialariek modu zuzenean behatu ezin diren planetak aurkitzeko asmatutako Doppler teknika erabili dute aurkikuntza hau egiteko.
Teegarden izarreko Doppler neurketek gutxienez bi seinaleren presentzia erakutsi dute, eta Teegarden b eta Teegarden c planeta gisa identifikatu dituzte.
Teegarden c bizitzeko egokia den esparruan dago, horren gainazaleko tenperatura 0 eta 100 gradu zentigraduren artean dago, eta ura izan dezake gainazalean.
Ez dago zalantzarik bi planeta horiek bizitza izateko hautagairik onenak direla, Proxima b planetarekin batera (hori zen orain arte hautagairik onena).