Teknologia -

Tolosa

3.000 pertsona inguru izan dira aurtengo Gipuzkoa Encounterrean

Antolatzaileek azpimarratu dutenez, Gipuzkoako informatika-jaialdiak "jendea erakartzeko gaitasun handia erakutsi du, sarrerak "2,1 segundotan agortu baitziren".

Gipuzkoako informatika-jaialdiaren gaueko irudia. Argazkia: Gipuzkoa Encounter
Gipuzkoako informatika-jaialdiaren gaueko irudia
Gipuzkoako informatika-jaialdiaren gaueko irudia. Argazkia: Gipuzkoa Encounter

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

3.000 lagun inguruk parte hartu dute Tolosako Usabal polikiroldegian azken hiru egunetan izandako Gipuzkoa Encounterreko 13. edizioan. Antolatzaileek ohar baten bidez jakinarazi dutenez, "jardueraz beteriko informatika-festaren oso balantze positiboa egin dugu, hitzaldietan eta lehiaketetan parte-hartze handia izan delako, eta adin guztietako ehunka bisitari bertaratu direlako".

"Informatika-zaleak erakartzeko gaitasuna handia erakutsi dugu, izan ere, sarrerak 2,1 segundotan agortu ziren", azpimarratu dute, "Opengune zonak pertsona ugari erakarri ditu, tailer eta mintzaldi egitarau zabalari esker, eta baita errealitate birtual, 3D inprimaketa eta bideo-joko eskaintzari esker ere".

Bestalde, "zibersegurtasuneko hitzaldi eta teknologia berrien tailerrek" bisitari ugari izan dituzte. "Nota bikaina lortu dute programatzaileei eta segurtasun informatikoan adituei zuzendutako lehiaketek, non partaideek aukera izan zuten euren ezagutzak testatzeko eta erreminta berriak ikasteko", gaineratu dute antolatzaileek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Teknologia Gipuzkoa Tolosa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Euskal Encounter Bideo-jokoak azken ordukoa Interneteko berritasunak Gipuzkoa Encounter