Teknologia -

Sare sozialak

22 ordu eman ditu erorita Facebookek

Sare soziala zerbitzurik gabe izan den tarte luzeenetakoa izan da.

Argazkia: EiTB
Argazkia: EiTB
Argazkia: EiTB

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Facebook konpainiak azaldu du sare soziala 22 orduz egon dela erorita atzo arratsaldetik. Horrenbestez zerbitzurik gabe izan den tarte luzeenetakoa izan da.

Hain zuzen ere, Mark Zuckerbergek sortutako sare soziala atzoko 17:00etan erori zen, eta ia egun bat egon da zerbitzu barik.

Facebook ez ezik, Instagram, WhatsApp eta Messenger ere erori zen. Une honetan, konponduta daude arazo guztiak.

Ohikoa da sare sozialak noizbehinka erortzea, baina ez da batere normala horrenbestez denboraz egotea zerbitzu barik. Adibidez, iazko azaroan, Facebook eta Instagram erori ziren, eta 40 minutu egon ziren zerbitzu gabe.

Oraingoz ez dago argi zergatik erori diren sare sozialok, baina baztertu egin dute eraso pirata izatea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Facebook Teknologia Sare sozialak Eguneko albisteak Albisteak Instagram Internet