Teknologia -

Eskaintza berria

Irratietako albistegiak eta Gaztearen erreprodukzio-zerrenda, Alexan

Alexa ahots bidezko zerbitzua integratuta dago Amazonen Echo bozgorailu adimendunetan.

Amazonen Alexa laguntzaile birtuala Echo Plus batean. Argazkia: Amazon
Amazonen Alexa laguntzaile birtuala Echo Plus batean. Argazkia: Amazon
Amazonen Alexa laguntzaile birtuala Echo Plus batean. Argazkia: Amazon

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EiTBk bere lehen edukiak argitaratu ditu Alexa laguntzaile birtualean. Amazonek hodeian duen ahots bidezko zerbitzua da. Erabiltzaileek Euskadi Irratiko eta Radio Euskadiko albistegi nagusiak eta Gaztearen erreprodukzio-zerrenda entzuteko aukera izango dute horri esker.

Urriaren 24an merkaturatu zuen Jeff Bezosen konpainiak Espainian Echo bozgorailu adimendunak. Bozgorailu horiek Alexaren ahots-komandoz daude kontrolatuta. Guztira, etxe konektatuetan erabiltzeko sei gailu dira: Echo, Echo dot, Echo Spot, Echo Plus, Smart Plug eta Echo Sub.

Euskal Irrati Telebistak ez du aukera alferrik pasatzen utzi nahi izan, eta eskura dituen eduki batzuk zabaldu ditu jada. Beraz, gailu horiek dituzten erabiltzaileek Euskadi Irratiko eta Radio Euskadiko albistegi nagusiak entzun ahal izango dituzte, baita Gaztea irratiko erreprodukzio-zerrendak ere.

Horrela, beste hedabide eta enpresa batzuek bezala, EiTBk Amazonen laguntzailearen bidez ere eskainiko ditu bere edukiak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Teknologia Musika albisteak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Irrati programazioa Gaztea online EITB Amazon berritasunak