Teknologia -

Ikerketa

Egunean zenbat aldiz begiratzen diozu zure telefono mugikorrari?

Gidarien % 59k helmugara iritsi aurretik begiratzen diote sakelakoari. Halaber, urtebetean 10.000 isun jarri dituzte gidatzen ari ziren bitartean mugikorra erabiltzeagatik.

WhatsApp aplikazio arrakastatsua. Argazkia: EFE
WhatsApp aplikazio arrakastatsua. Argazkia: EFE
WhatsApp aplikazio arrakastatsua. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Oracle Marketing Cloud enpresa aholkulariaren arabera, pertsona bakoitzak 150 aldiz begiratzen dio bere telefono mugikorrari egunean, eta WhatsApp aplikazioari dagokionez, erabiltzaileak etengabe konektatzen dira. Halaber, Phone House konpainiaren esanetan, erabiltzaileen % 42k gehienez 60 minutu igarotzen ditu aplikazio horretako mezuak irakurri gabe.

Ikerketa horren emaitzean artean irakur daitekeen moduan, Errioxako erabiltzaileak (% 92) dira sakelakoari gehien begiratzen diotenak, eta Mantxakoak (% 90), valentziarrak (% 87) eta katalanak, madrildarrak  eta kanariarrak (% 83) daude sailkapen horretan hurrengo postuetan.

Lan-esparruari dagokionez, langileen % 32k batez beste lau aldiz begiratzen diote telefono mugikorrari orduro, eta horrek ezbehar larria eragin dezake, hori egiten dutenak autobus-gidariak, hegazkin-pilotuak, zerbitzariak edota segurtasun-langileak badira. Hori dela eta, arduradun askok neurriak hartzen dituzte telefono mugikorraren erabilera mugatzeko.

Gainera, WhatsApp aplikazioaren kasuan, batez beste ordubete baino gutxiago igarotzen da konexio biren artean; izan ere, erabiltzaileek etengabe bidaltzen dituzte mezuak. Alde horretatik, azkenaldian areagotu egin dira Whatsapp aplikazioari behin eta berriro begiratzeko beharra sortzen duten estutasun kasuak.

Datu horiek aztertuta, Trafiko Zuzendaritza Nagusiak (DGT) esan du edanda gidatzeak bezain ondorio kaltegarriak ekar ditzakeela gidatzen ari denean mezuak bidaltzeak. Era berean, gidarien % 59k onartu dute helmugara iritsi aurretik begiratzen diotela sakelakoari. Horrez gain, azken sei hilabeteotan, gidarien % 49k aitortu dute mezuren bat bidali dutela gidatzen ari ziren bitartean. Trafiko Zuzendaritza Nagusiak baieztatu du urtebetean 10.000 isun jarri dituztela gidatzen ari ziren bitartean mugikorra erabiltzeagatik.

Bestalde, Carlos Martinez IMF Business School enpresako zuzendariak telefono mugikorraren erabilerari buruzko aholkuak jasotzen dituen dekalogo bat prestatu du. Besteak beste, telefono mugikorraren aurrean igarotzen den denbora mugatzeko eta WhatsApp taldeetan erabilera murrizteko gomendatu du. Halaber, WhatsApp aplikazioak ez lituzkeela eguneroko jarduerak ordezkatu behar adierazi du. Gaur egun, 11 eta 14 urte bitarteko haurren % 46k telefono mugikor propioa erabiltzen dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
WhatsApp berriak Albisteak Gaur Albisteak