Teknologia -

Sare sozialak

Facebookeko pribatutasuna hobeto kontrolatzeko aholkuak

Kokapena zehazten duen funtzioa desaktibatzeaz gain, garrantzitsua da telefono zenbakia ez partekatzea edota umeen argazkirik ez igotzea.

Mark Zuckerberg, Facebookeko fundatzailea. Argazkia: EFE
Mark Zuckerberg, Facebookeko fundatzailea. Argazkia: EFE
Mark Zuckerberg, Facebookeko fundatzailea. Argazkia: EFE

Eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Askotan, Facebook bezalako sare sozialetako erabiltzaileek ohartu gabe ematen dute euren informazio pribatuaren berri. Horregatik, Radio Euskadiko Boulevard saioan, Facebookeko pribatutasuna hobeto kontrolatzeko aholkuak eman ditu Enrique Rodalek.

Lehenik eta behin, garrantzitsua da telefono zenbakia ez partekatzea, Facebookek askotan eskatzen duen arren, hackerrei lana errazten dielako bakarrik.

Era berean, erabiltzailearen kokapena zehazten duen funtzioa desaktibatu behar da, ez baita beharrezkoa esatea non gauden. Halaber, lapurretek gora egiten dute udan, oporretan etxeak hutsik geratzen direlako eta sare sozialen bidez datu horien berri ematen delako.

Bestalde, urtebetetzea gogorarazteko asmoz jartzen den jaiotze data kendu behar da plataforma horretatik. Izan ere, askok pasahitz moduan erabiltzen dute euren jaiotze data.

Halaber, internet bidezko erasoak edota haurren pornografia saihesteko funtsezkoa da umeen argazkirik ez igotzea gure profilera.

Azkenik, Facebookeko erabiltzaile askok lagun asko dituztela erakutsi nahi duten arren, publikatutako edukien hedapena kontrolatu ahal izateko komenigarria izango litzateke benetan ezagutzen ditugun lagunen eskaerak besterik ez onartzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Facebook Teknologia Sare sozialak berriak Albisteak Gaur Albisteak