Teknologia -
300 maisu baino gehiago
Massimo Burgio eta Maite Goñi izango dira Nonick 2010eko aurkezleak
Massimo Burgio eta Maite Goñi Nonick 2010-eko gidariak izango dira, Bilbon, maiatzaren 14 eta 15ean ospatuko den online-eko komunitateetan zentratuko den Interneti buruzko nazioarteko konferentzian.
L.S.
Maite Goñi Ordiziako Jakintza ikastolako andereñoa da, eta Interneten, sareko komunitateetan eta hauen partehartzean hezkuntza sailean aritzen diren adituen artetik aktiboenetakoa da. Irakaskuntzan eta teknologi berrietan duen bokazio eta debozioak, eta bere lan etengabeak Euskadin erreferente bihurtu dute.
Massimo Burgio, Global Search Interactive (Rome) fundatzailea, eta SEMPO (Search Engine Marketing Profesional Organization) zuzendartitzako batzordeko kide da. Medioaren eta negozioaren inguruan duen jakintza, eta bere komunikatzeko eta audientziak parte hartzera bultzatzeko duen gaitasuna nabarmentzekoak dira. Bere burua horrela definitzen du berak: Internet visionary, search master, social media agitateur --- artist, musician, traveler, neo-hippy --- a new breed of marketer!&' || 'nbsp;
AEBetatik, Britaina Handitik, Alemaniatik, Holandatik, Frantziatik eta Italiatik, besteak beste, etorritako online komunitateetan adituak diren 300 maisu baino gehiago batuko dira Bilbon, maiatzaren 14 eta 15ean Nonick 2010. edizioan.
Programa, jardunaldiaren webgune ofizialean kontsultatu daiteke www.nonickconference.com; eitb.com-ek eta SPRIk (Gobierno Vasco)&' || 'nbsp; antolatutako jardunaldia da metrooren laguntzarekin.