Teknologia -
Zientzia
'Rosetta' misioaren kometa, Bilbo bezain handia?
67P Ghuryumov-Gerasimenko Bizkaiko hiriburuarekin alderatu dute argazki muntaia batean eta, hala, 'Philae' zunda aztertzen dabilen arrokaren tamaina erreala ikus daiteke.
E.G | eitb.eus
Azken egunotan asko idatzi dugu hedabideetan 67/P Churyumov-Gerasimenko kometaren inguruan. Europako Espazio Agentziak 'Rosetta' misio aitzindariarekin lorpen itzela lortu du 'Philae' zundak: kometa batean lur hartzea.
Irudiek, baina, mila hitzek baino gehiago balio dutela iritzita, Bilboko hiribilduarekin alderatu du Luis Alfonso Gamezek.
Twitterren eskegitako irudi batean, ETBko Escepticos saioko aurkezle eta dibulgatzaile zientifikoak 67/P kometaren tamainaren nondik norakoak irudikatzen laguntzen du.
Kometak 4 kilometro pasatxo ditu zabal, hau da San Inazio auzotik Plaza Biribilera doan tartea hartuko luke.