Teknologia -
Erle Robotics
Euskal drone bat Silicon Valleyn
Euskal konpainia batek drone bat Linux erabilita aireratzea lortu du, munduan lehen aldiz.
Erredakzioa
Munduan lehen aldiz, euskal konpainia batek, Erle Robotics-ek, drone bat (tripulazio gabeko ibilgailua) Linux sistema eragilea erabilita aireratzea lortu du.
Gainera, drone hori Silicon Valleyn, teknologiaren gunean, jarri du hegan egiten, Innobasquek jakinarazi duenez.
Linux sistema eragilea erabilita funtzionatzen duen tripulazio gabeko ibilgailua Erle Roboticsen produktu izarretako bat da.
Euskal konpainia robotikaren arloan ari diren eta etorkizun oparoenetakoa duten 30 enpresen artean dago, Robot Launchpaden arabera.
Droneen sektorea punta-puntakoa da nazioartean. Izan ere, erabilera militarrak (AEBk bonbardaketak egiten ditu ibilgailu horiekin) ez ezik, pizzak banatzeko eta sumendiak aztertzeko ere erabiltzen dituzte, besteak beste.