Teknologia -
Estreinakoz
Produktuen banaketa 'drone' bidez egitea aztertzen ari da Amazon
Interneteko dendarik ezagunena probak egiten ari da piloturik gabeko hegazkinak lauzpabost urtetan erabiltzen hasteko.
Erredakzioa
Amazon.com probak egiten ari da saltzen dituen produktuen banaketa 'drone', piloturik gabeko hegazkinak, bidez egiteko, Jeff Bezos Amazonen sortzaile eta zuzendari exekutiboak CBS telebista-kateko '60 Minutes' saioan esan duenez.
Bezosen arabera, piloturik gabeko hegazkinek 2,3 kilorainoko paketeak eraman ahalko dituzte; eta horiek Amazonek banatzen dituen paketeen % 86 lirateke.
Paketeak banaketa zentroetan hartu eta bezeroen etxeetara eramango lituzkete. Droneak lauzpabost urtetan erabiltzen hastea da Amazonen asmoa.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea