Politika -

GERRA KOMERTZIALA

Sanchezek Trumpen muga-zergei erantzuteko neurrien berri emango du ostegun honetan

Espainiako Gobernuaren kontingentzia plana Ameriketako Estatu Batuek ezarritako muga zergek kaltetutako sektore ekonomikoei zuzenduta egongo da nagusiki.

Pedro Sanchez Moncloa jauregian egindako agerraldi batean. Artxiboko argazkia: EFE
Pedro Sanchez Moncloa jauregian egindako agerraldi batean. Artxiboko argazkia: EFE

Pedro Sanchez Moncloa jauregian egindako agerraldi batean. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak agerraldia egingo du ostegun honetan Moncloa jauregian, Donald Trump AEBko presidenteak ezarriko dituen muga-zergen aurrean prestatutako neurriak azaltzeko.

Moncloak jakitera eman duenez, Sanchezek eguerdian hitz egingo du, eta Espainiako Gobernuaren kontingentzia plana muga-zergek kaltetutako sektore ekonomikoei zuzenduta egongo da nagusiki.

Gaur arte zuhurtzia eta Bruselarekin koordinazioa aldarrikatu ditu Espainiako gobernuburuak Ameriketako Estatu Batuek ezarritako muga-zergen aurrean. Pasa den astean Diputatuen Kongresuan aurreratu zuen bere gobernua kontingentzia plana prestatzen ari zela, eta horri buruzko xehetasunak emango ditu biharko agerraldian.

Aurretik, asteazken arratsaldean, Sanchez UGT eta CCOO sindikatuen buruzagiekin eta CEOE eta Cepyme patronalen presidenteekin elkartuko da Moncloan, gerra komertzialak eragindako abagunea aztertzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Ameriketako Estatu Batuak Espainiako Gobernua Pedro Sánchez Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Donald Trump Merkataritza Industria Automobilgintza