Politika -

AUTOGOBERNUA

Tituluen homologazioari buruzko epaiak agerian utzi du burujabetza gehiagoren beharra, EH Bilduren arabera

Koalizio subiranistak "positibotzat" jo du Auzitegi Konstituzionalera jotzeko Eusko Jaurlaritzaren erabakia, eta herri gisa jokatzeko deia egin die euskal indar politikoei, "autogobernuaren aurkako eraso berri" honen aurrean.

EH Bilduren mahai politikoaren bilera bateko irudia. EITB Media
EH Bilduren mahai politikoaren bilera bateko irudia

EH Bilduren mahai politikoaren bilera bateko irudia. EITB Media

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Atzerriko unibertsitate-tituluen homologazioa Euskadira transferitzea baliogabetzeko Auzitegi Gorenak hartutako erabakiaren ostean, agerian gelditu da burujabetza gehiagoren beharra, EH Bilduren arabera.

Koalizio subiranistak "positibotzat" jo du Eusko Jaurlaritzak Auzitegi Konstituzionalera jotzeko hartu duen erabakia, eta euskal indar politikoei dei egin die "elkarrekin" eta "herri ikuspegiarekin" jokatzeko.

"Egoera honek agerian uzten du estatus politiko berri baten beharra, hemen oinarrizko gaien inguruan erabaki ahal izateko eta Estatuarekin berdinen arteko harremana ezartzeko, gure eskubideen benetako berme eta errespetua eman dadin", gaineratu du.

Hedabideetara zabaldutako ohar batean, kezka agertu du, euren tituluak homologatu arte "ziurgabetasun egoeran" dauden 200 pertsonengatik. "Jaurlaritzak aurkeztutako helegiteak haien egoera modu egokian konpontzea espero dugu", azpimarratu du.

EH Bilduren iritziz, atzerriko unibertsitate-tituluen homologazioa "funtsezkoa" da beste herrialde batzuetatik iristen diren pertsonak lan munduan sartzeko, eta horiek nabarmen lagun dezakete "gure herriaren garapen ekonomikoan".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa azken ordukoa Alderdi politikoak berriak EH Bildu Gaurko titularrak Eguneko albisteak EAEko Autonomia Estatutua