Politika -

KONPETENTZIAK

Espainiako Gobernua eta Eusko Jaurlaritza erantzun bateratua prestatzen ari dira tituluen homologazioari buruz

Maria Ubarretxenak eta Juan Ignacio Perezek azaldu dute Auzitegi Gorenak joan den astean emandako epaiaren egoera zein den, eta adierazi dute oraindik ez dutela erabaki Konstituzionalean helegitea jarriko duten ala ez.

Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburua, Juan Ignacio Perez. Argazkia: EFE
Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburua, Juan Ignacio Perez. Argazkia: EFE

Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburua, Juan Ignacio Perez. Argazkia: EFE

Agentziak | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Gobernuko Lurralde Politikako Ministerioa eta Eusko Jaurlaritzako lantalde bana elkarlanean ari dira joan den ostiraletik, atzerriko unibertsitate-tituluen homologazioa Euskadira transferitzea baliogabetzeko Auzitegi Gorenak hartutako erabakiaren ostean.

Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak eta Juan Ignacio Perez Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza sailburuak Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluaren ostean azaldu dute Gorenak joan den astean emandako epaiaren osteko egoera zein den, eta adierazi du oraindik ez dutela erabaki Konstituzionalean helegitea jarriko duten ala ez.

Ostiraletik, bi gobernuen talde juridikoak egoera horri irtenbideak bilatzen ari zaizkio, "sintonia onean, jarrera bateratua izateko eta bien artean adostutako irtenbideak bilatzeko", esan du bozeramaileak.

Epe laburrean, Euskadin beren tituluen homologazioa eskatu zuten eta espedientea ez aurrera ez atzera duten 200 pertsonari irtenbidea emateko aukerarik dagoen aztertzen ari dira.

Eusko Jaurlaritzak uste du 600-800 pertsonaren tituluak homologatzea eska zezaketela, baina epea prozedura geldiarazi baino 15 egun lehenago bakarrik egon zenez irekita, 200 egin zirela.

Bestalde, EAJk eta PSE-EEk legez besteko proposamen bat erregistratu dute Eusko Legebiltzarrean, atzerriko tituluen homologazioa Euskadira eskualdatzearen "legezkotasuna eta konstituzionaltasuna" aldarrikatzeko eta baliogabetzeak kaltetuentzat dituen ondorioak azaltzeko.

Ekimenean, Eusko Jaurlaritzako bi bazkideek Imanol Pradalesen Gobernua animatu nahi dute "eskura dituzten mekanismo guztiak" erabil ditzan transferentzia hori babesteko.

Espainiako Gobernua

Bere aldetik, Angel Victor Torres Lurralde Politiketako ministroak azpimarratu duenez, Espainiako Gobernuak eta Jaurlaritzak uste dute "autogobernu zabalagoa" behar dela "tituluen homologazioan, garrantzitsua baita herritarrei zerbitzuak emateko profesional gehiago izateko":

Torresek baieztatu du Jaurlaritzarekin batera tituluen homologazioari buruzko epaia aztertzen ari direla
Torresek baieztatu du Jaurlaritzarekin batera tituluen homologazioari buruzko epaia aztertzen ari direla

Torresek baieztatu du Jaurlaritzarekin batera tituluen homologazioari buruzko epaia aztertzen ari direla

1:03
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Eusko Jaurlaritza Espainiako Gobernua Espainia Eguneko albisteak Albisteak