Politika -

PSN

Chivite PSNko idazkari nagusi aukeratu dute berriro, afiliatuen % 99,4ren babesarekin

PSNk 13. Kongresua egin du asteburuan Iruñean. 1.200 militantek parte hartu dute, eta Nafarroako 51 talde sozialistetako 173 ordezkari izan dira bertan.

Maria Chivite en el congreso del PSN. Foto: EFE
Maria Chivite en el congreso del PSN

Chivitek ''proiektu sendo bat'' babestu du, ''olde kontserbadore eta erreakzionarioari aurre egiteko''

0:42

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Maria Chivite berriro aukeratu dute PSNko idazkari nagusi. Alderdiak 13. Kongresua egin du asteburuan Iruñean, Chiviterena izan da aurkeztu den zerrenda bakarra, eta afiliatuen % 99,4ren babesa jaso du.

Zerrenda horretan, Ramon Alzorrizen izena ere ageri zen, idazkariorde nagusi gisa (orain arte Antolakuntza idazkaria zen), eta Esther Isorena, Antolakuntza idazkari gisa.

Elena Sancho ere izango dute taldean (Europar Batasuneko idazkaria izango da). Martin Zabalzak hartu du Memoria eta Bizikidetza kargua, Adriana Maldonadok Industria, Merkataritza eta Turismokoa, Miriam Martonek Enplegukoa, Javier Remirezek Ikasketa eta Programetakoa, eta Angel Mauleonek Udal Politikakoa.

"Nafarroa gidatzen" lelopean egin dute 13. Kongresua, 1.200 militantek hartu dute parte bertan, eta Nafarroa osoko talde sozialistetako 173 ordezkarik bozkatu dute.

"Olatu erreakzionarioaren aurrean irmo eusteko" deia egin du Chivitek

Bere agerraldian, munduari ziurgabetasuna ematen dion "olatu erreakzionarioaren aurrean irmo eusteko" deia egin du Chivitek. Horren hitzetan, ahalik eta "Alderdi Sozialista indartsuena behar du gizarte honek", eta, hori dela eta, Nafarroa gidatzen jarraitu behar dutela adierazi du.

Chvitek "hunkituta, pozik eta inoiz baino indartsuago" hartu du PSNren buru izaten jarraitzeko "ardura eta ohorea". "Egoerak eskatzen duen mailan egotea espero dut", esan du.

Halaber, nabarmendu du "momentu bereziki zaila" bizitzen ari garela, "beldurrak eragiten dituzten krisi asko ditugulako", eta pertsona askok "arazo konplexuei berehalako irtenbideak ematea eskatzen dutelako".

Sanchez: "Alde egokian gaude, Ukrainarekin eta Gazarekin"

PSOEko idazkari nagusi Pedro Sanchez ere izan da Iruñeko ekitaldian, eta Espainiak nazioarteko gatazketan Ukrainarekin eta Gazarekin erakutsitako "koherentzia" defendatu du, "istorioaren alde egokian" daudela esanez.

"Koherenteak gara. Ukrainan inbasorearen aurka eta Gazan inoizko sarraski humanitario handiena egiten ari direnen aurrean". "Ezin dugu gizarte seguru bati buruz hitz egin, baldin eta ez baditugu nazioarteko eskubideak errespetatzen eta zuzenbide humanitarioa urratzen bada", adierazi du.

Sanchezek, bestalde, esan du Espainia "aise" ari dela menderatzen "zabu-zabuka dabilen eskuina".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika PSOE PSN Nafarroa Eguneko albisteak Albisteak María Chivite