Politika -
Migrazioa
Espainiako Gobernuak apirilaren lehen hamabostaldian hasiko du migratzaile adingabeen banaketa
Torresek azaldu du erkidegoek martxoaren 31ra arteko epea dutela artatzen ari diren adingabeen kopurua zehazteko, eta, hortik aurrera, asmo horrekin deituko duten biltzar sektorialean egingo dutela banaketa.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Angel Victor Torres Espainiako Gobernuko Lurralde Politiketako ministroaren esanetan, "apirileko lehenengo hamabostaldian" hasiko dute 4.000 adingabe migratzaileen banaketa. Hori da sikiera Antena 3 telebista kate espainiarrari emandako elkarrizketan adierazi duena.
Junts per Catalunya alderdiak adingabeen banaketaren inguruan emandako datuei buruz, bestalde, esan du "simulazio hutsa" dela "lege-dekretuan ez delako zenbaki bakar bat ere agertzen".
Torresek azaldu du erkidegoek martxoaren 31ra arteko epea dutela artatzen ari diren adingabeen kopurua zehazteko, eta, hortik aurrera, asmo horrekin deituko duten biltzar sektorialean egingo dutela banaketa.
Espainiar Estatuko aurrekontuak hizpide hartuta, azaldu du "lehenbailehen" aurkeztea dela asmoa, eta ez du baztertu 2025ean bertan onartzea.
Aurrekontuek duten garrantziaz jabetuta, Torresek azpimarratu du gainerako alderdien babesa beharko dutela horiek aurrera ateratzeko.
Dena den, babesik lortuko ez balute, Ministroen Kontseiluan adosten ari diren akordioekin egingo luketela aurrera gaineratu du.