Politika -
TITULAR NAGUSIAK
Albiste izango dira: EITB Data: euskal flota eta arrain kontsumoa, udaberria eta haizea, eta toldoen zozketa
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
EITB MEDIA
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko martxoaren 20an, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- EITB Data: euskal flotaren egoera eta arrain kontsumoa: Arrantza-jarduera erdira murriztu da 20 urtean Euskal Autonomia Erkidegoan; 2003an 370 ontzi baino gehiago izatetik 2023an 187 ontzi inguru izatera igaro dira. Ondorioz, langile kopuruak % 48 egin du behera; 3.568tik 1.885era. Halaber, arrainaren kontsumoa % 30 jaitsi da EAEn, eta % 21 Nafarroan, hamarkada bakar batean. EAEn eta Nafarroan gehien jaten den arraina legatza da, 2014an bezala.
- Udaberria eta haizea: 10:02an hasiko da ofizialki udaberria eta ekainaren 21era arte iraungo du. Udaberriko lehen egunean, hegoaldeko haizea izango da protagonista. Haize bolada gogorrak neurtu dira han eta hemen: 118 km/h-koak Zaldiaranen, 112 km/h-koak Oizen en Oiz edota 108 km/h-koak Matxitxakon.
- Toldoen zozketa: Donostiako Udaleko udalbatza aretoan toldoen zozketa egingo da, 12:00etatik aurrera. Guztira, 954 toldo zozkatuko dira: 290 Kontxa hondartzan, 424 Ondarretan eta 240 Zurriolan. Toldoak hiru denboralditarako zozkatuko dira, eta epe hori igarotakoan, beste zozketa publiko bat egingo da.