Politika -

MIGRAZIOA

Migrazioaren kudeaketari "egiturazko erantzuna" ematea eskatu dute Jaurlaritzak eta Kanarietako Gobernuak

Adingabe migratzaileen banaketarako Espainiako Gobernuak atzo onartutako errege-dekretua ontzat eman du Gasteizko Gobernuak, baina atzo egin bezala, "Euskadi iparraldeko muga" gisa aitortzea eskatu du.

Nerea Melgosa eta Juan Alfonso Cabello, gaur, Gasteizen. Argazkia: EFE
Nerea Melgosa eta Juan Alfonso Cabello, gaur, Gasteizen. Argazkia: EFE

Nerea Melgosa eta Juan Alfonso Cabello, gaur, Gasteizen. Argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzako eta Kanaria Uharteetako gobernuen kideek alderdi politikoetako eta gizarte eragileen ordezkariekin bilera egin dute, asteazken honetan, Gasteizen migrazioaren gaiaz aritzeko. Bi erakundeek atzo onartutako lege-dekretuaren balorazio positiboa egin dute, baina egiturazko estrategia bat jorratzeko beharra azpimarratu dute.

Bilera horretan parte hartu dute Nerea Melgosa Eusko Jaurlaritzako Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak; hiru Foru Aldundien eta hiriburuen ordezkariek, gobernuz kanpoko hainbat erakunderen kideek eta Eusko Legebiltzarreko alderdi politikoen ordezkariek. Kanaria Uharteetatik etorri dira Juan Alfonso Cabello Mesa Presidentetzako sailburuordea, Francisco Gaspar Candil Gizarte Ongizateko sailburuordea eta Octavio Carballo de León Presidentetzako Kabinetearen sailburuordea.

Melgosa sailburuak adierazi du lege dekretua adin txikiko migratzaileen kudeaketan eman beharreko "urrats bat" dela, "baina ez azkena" eta azpimarratu du aparteko funts bat aktibatuko duela. Hala ere, gogorarazi du Euskadik egiturazko Inmigrazio Plana eskatzen jarraitzen duela, salbuespenezko egoeretatik haratago joango den kudeaketa egonkor eta koordinatua bermatzeko.

Bete ez diren beste hainbat eskari ere badaude. Eusko Jaurlaritzan jatorriko herrialdeetan errotutako prestakuntza eta kontratazioa ezartzea, finantzaketa egoki bat eta bidean dauden adin txikikoentzako plan bat sortzea eskatzen du. Melgosaren aburuz, "erantzun estruktural, iraunkor eta koordinatua behar da", eta adierazi du Euskadik ikuspegi solidario eta arduratsua erabiliz adingabeen harrera kudeatzen denbora asko daramala.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Migrazioa Eusko Jaurlaritza Eguneko albisteak Albisteak Kanariak