Politika -

GOIDI-a

Mazonek agindu du "erabateko lankidetzan" ariko dela Valentziako GOIDIa ikertzen ari den epailearekin

Halaber, baztertu egin du auzira bertaratzea. "Ez Generalitateak ez nik neuk ez dugu aukera hori planteatu", esan du.

Carlos Mazon, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE
Carlos Mazon, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

Carlos Mazon, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Carlos Mazon Valentziako Generalitateko presidenteak agindu du "erabateko lankidetzan" ariko dela iazko urrian izandako goi-geruzetako depresio isolatuaren (GOIDI) kudeaketa ikertzeko zabaldutako auzibidearekin. 226 pertsona hil ziren.

Kasuaren ardura duen Catarrojako Epaitegiak ez du Generalitateko burua ikertu gisa deituko, baina bai, ordea, Salome Pradas Justizia eta Barne kontseilari ohia eta Emilio Argueso departamentu horretako idazkari autonomiko ohia. Oraingoz, Mazonek ziurtatu du ez duela auzira bertaratzeko asmorik. "Ez Generalitateak ez nik neuk ez dugu aukera hori planteatu", esan du. 

Generalitatearen bilera batera sartu aurretik egindako adierazpenetan, adierazi du kaltetutako guneak bere onera ekartzeko "ardura osoz" ari dela lanean. "Ziur nago Generalitatea une oro ardura osoz aritu dela". Seinalatuta sentitzen den galdetuta, ezetz erantzun du.

Esan du epaileen azken autoak "zehatz aztertuko" dituztela, eta, ondoren, erabakiak hartu. Nolanahi ere, nabarmendu du auto horiek ez direla irmoak. Azaldu du ez duela epaileen erabakien gaineko baloraziorik egingo, errespetuagatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika PP Eguneko albisteak Albisteak Uholdeak Valentziako Erkidegoa Hondamendi naturalen biktimak Goialdeko depresioa