Politika -

Espioitza Katalunian

Palestinaren aldeko elkarteetan eta ezker independentistan beste polizia bat infiltratu izana salatu dute

Kataluniako Comunitat Palestina, Coalicio Prou Complicitat amb Israel, Institut Novact de Noviolencia, Endavant OSAN eta Casal Popular 3 Voltes Rebel de Nou Barris elkarteek infiltrazio-kasu bat salatu dute. Polizia bi urtez egon omen zen infiltratuta, identitate faltsu batekin.

Elkarte salatzaileetako ordezkariek prentsaurrekoa eman dute gaur. Irudia: Endavant OSAN
Elkarte salatzaileetako ordezkariek prentsaurrekoa eman dute gaur. Irudia: Endavant OSAN

Elkarte salatzaileetako ordezkariek prentsaurrekoa eman dute gaur. Irudia: Endavant OSAN

Agencias | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kataluniako Comunitat Palestina, Coalicio Prou Complicitat amb Israel, Institut Novact de Noviolencia, Endavant OSAN eta Casal Popular 3 Voltes Rebel de Nou Barris elkarteek salatu dute Espainiako polizia bat eurekin infiltratuta egon dela.

Elkarte horien ordezkariek prentsaurrekoa eman dute gaur, 'La Directa' atariak 26 urteko poliziak 2018ko urrian espioitza operazioa abiatu zuela argitaratu ostean. Natalia Abu-Sharar Kataluniako Comunitat Palestinaren presidenteak parte hartu zuen ekitaldi batean hasi zen poliziaren zeregina, Bartzelonako Raval auzoan.

Polizia bi urtez egon zen infiltratuta, identitate faltsu batekin, eta Kataluniako prozesu independentistaren epaiaren aurkako manifestazioetan parte hartu eta inplikatu zen, 2019ko udazkenean, eta Bartzelonatik alde egin zuen 2020ko amaieran. Lanbide aldaketa eta amaren osasuna argudio bezala erabili zituen alde egiteko, erakunde horietako kideei azaldu zienez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika Kataluniako erreferenduma Eguneko albisteak Albisteak Palestina Kataluniako prozesua zuzenean Espioitza