Politika -

'Gürtel' auzia

Correak eta Fernando Martinek 25 milioi eurora arteko komisioak aitortu dituzte

Gines Lopez Arganda del Reyko alkate ohiak ere aitortu du egindakoa; hura ere PPkoa zen.

Crespo eta Correa, Auzitegi Nazionalean. Argazkia: Efe
Crespo eta Correa, Auzitegi Nazionalean. Argazkia: Efe

Crespo eta Correa, Auzitegi Nazionalean. Argazkia: Efe

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Francisco Correak, PPri lotutako 'Gürtel' ustelkeria sarearen buruak, eta Fernando Martin Martinsa enpresaren presidente ohiak aitortu dute bigarrenak 25 milioi euroko komisioa ordaindu ziola lehenengoari Arganda del Reyko (Madril) Udalarekin bitartekari lanak egitearren, etxebizitzak eraikitzeko eremu bat lortzeko.

Auzitegi Nazionala 'Gürtel' auziko 20 akusatu epaitzen hasi da gaur, Arganda del Reyko Udalarekin lotutako ustelkeria kasuen harira, eta auzipetuetako batzuek idatzi bat aurkeztu dute leporatzen zaiena aitortuz, tartean Fernando Martin Martinsa higiezin enpresaren eta Real Madrid futbol klubaren presidente ohiak.

Correa eta Pablo Crespo PPren buruzagi ohia izan dira delituak aitortzen lehenak, eta onartu egin dute fiskalak Martinsaren komisioari buruz aurkeztutako idatzia. Horretan Gines Lopez Arganda del Reyko alkate ohiari 2002 eta 2008 artean 500.000 eurotik gorako komisioak ordaindu izana ere aipatzen da.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika PP Alderdi politikoak Ustezko ustelkeria politikoa Eguneko albisteak Albisteak