Politika -

TITULAR NAGUSIAK

Albiste izango dira: Oscar Sariak 2025, martxoak 3ko sarraskiaren urteurrena eta Ukrainako gerra

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

Dolby antzokiak hartu du, ohi denez, Oscar sarien gala. Argazkia: EFE.
Dolby antzokiak hartu du, ohi denez, Oscar sarien gala. Argazkia: EFE.

Dolby antzokiak hartu du, ohi denez, Oscar sarien gala. Argazkia: EFE.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko martxoak 3an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Oscar Sariak 2025: Anora, Sean Baker zuzendariak errusiar negozioburu baten semearekin ezkontzen den sexu langile bati buruz egindako filma, izan da garaile nagusia Oscar Hollywoodeko sarien 97. edizioaren galan. Pelikula sei sailetan zegoen izendatuta, eta bost sari bereganatu ditu, tartean film onenarena, zuzendari onenarena (Sean Baker), emakumezko aktore protagonista onenarena (Mikey Madison) eta jatorrizko gidoi onenarena. Anorak editatzen onenaren saria ere irabazi du.

- Martxoak 3ko sarraskia: 1976ko martxoaren 3ko sarraskiaren biktimak gogoratuko dituzte, beste urte batez, Gasteizen.Goizean, Poliziak eraildako bost langileen omenezko lore eskaintza egingo dute San Frantzisko elizatik gertu. Hain justu, Zaramagako eliza memoriagune izendatuko dute aurten. Arratsalderako, omenaldia eta manifestazioa daude deituta.

- Ukrainako gerra: Europako liderrek Ukrainarako bake plana lantzen jarraitzeko konpromisoa agertu dute, eta AEBren "beharrezko" babesa bilatuko dute. Keir Starmer Erresuma Batuko lehen ministroak, igande honetan Londresen bildu diren Europako buruzagien anfitrioiak, herrialdeen koalizio bat iragarri du Ukrainako gerrari amaiera emateko eta bakea bermatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Oscarrak 2025 Ukraina Gizartea albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Gasteiz Albisteak Urtemuga martxoak 3 Errusia-Ukraina gerra gaur