Politika -

EUSKO JAURLARITZA

Pradalesek eta Sanchezek "lankidetzarako eta elkarlanerako borondate argia" dutela berretsi dute

Laugarren aldiz bildu dira Lehendakaria eta Espainiako Gobernuko presidentea. Besteak beste, autogobernuaz eta Gernikako Estatutuaz aritu dira hizketan.

Pedro Sanchez eta Imanol Pradales, gaur, Zamudion. Argazkia: EFE
Pedro Sanchez eta Imanol Pradales, gaur, Zamudion. Argazkia: EFE

Pedro Sanchez eta Imanol Pradales, gaur, Zamudion. Argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lankidetzarako eta elkarlanerako borondate argia. Mezu hori berretsi dute Imanol Pradales lehendakariak eta Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak, goizean izan duten bilera laburrean. ITP Aeroren Zamudioko fabrikazio aeroespazial aurreraturako zentro berriaren inaugurazio ekitaldira joan aurretik elkartu dira bi agintariak.

Lehendakaritzak eta Moncloak jakinarazi dutenez, besteak beste, autogobernuaz eta Gernikako Estatutua betetzeaz aritu dira hizketan, eta Espainiako Estatuaren egoera politikoa eta ekonomikoa eta nazioarteko testuinguru geopolitikoa ere mahai gainean izan dituzte.

Horiekin batera, Europako Batasunaren funtsak, azpiegiturak eta teknologia proiektuak aztertu dituzte.

Pradalesek joan den ekainean lehendakari kargua hartu zuenetik, laugarren aldiz elkartu dira bi buruzagiak. Aurreko hitzorduetan bezala, Lehendakaritzak zein Moncloak nabarmendu dute bileran "konfiantza giroa" izan dela eta bi exekutiboen artean "harreman bikaina" dagoela.

Sanchezek eta Pradalesek sektore aeronautikoa defendatu dute ITP Aero konpainiaren ADMIRE lantegi berrian

0:22
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Eusko Jaurlaritza Espainiako Gobernua Pedro Sánchez Eguneko albisteak Albisteak Imanol Pradales