Politika -

Indarkeria matxista

Kongresuak onartutako Genero Indarkeriaren aurkako Estatu Itun berriaren bederatzi neurri garrantzitsuenak

Neurri garrantzitsuenetako batzuk dira emakumeen aurkako indarkeria ekonomikoa eta digitala delitu gisa jasotzea, indarkeria bikarioaren biktima diren haurren babesa indartzea, biktimekiko tratua hobetzea eta justiziaren espezializazioan sakontzea.

Indar politiko guztiek, Voxek izan ezik, Estatu Itun berria babestu dute. Argazkia: EFE
Indar politiko guztiek, Voxek izan ezik, Estatu Itun berria babestu dute. Argazkia: EFE

Indar politiko guztiek, Voxek izan ezik, Estatu Itun berria babestu dute. Argazkia: EFE

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Diputatuen Kongresuak Genero Indarkeriaren aurkako Estatu Itun berria onartu du, indar politiko guztien babesarekin, Vox alderdi ultraeskuindarra izan ezik. Horrela, Espainiako Estatuak emakumeen aurkako indarkeria guztiei aurre egiteko bide-orri berri bat du.

Emakumeen aurkako indarkeria ekonomikoa eta digitala delitu gisa tipifikatzea, indarkeria bikarioaren biktima diren haurren babesa indartzea, biktimekiko tratua hobetzea eta justiziaren espezializazioan sakontzea dira Estatu Itun berriaren neurri garrantzitsuenetako batzuk. Itun berriak, guztira, 462 neurri jasotzen ditu.

Indarkeria bikarioa

Tratu txarrak jasaten dituzten emakumeen seme-alaba adingabeak biktima gisa aitortza izatea azpimarratzen da, aita erasotzailearekin bizikidetza edo bisitak adostu edo mantendu ez ditzaten, kasuak goiz antzemateko hezkuntza eta osasun protokoloak hobetzea eta adingabeek indarkeria-egoerak salatu ahal izateko mekanismo seguruak diseinatzea.

Era berean, laguntza-sareek umeei babes eta arreta espezializatuak eman diezazkietela, haiekin lan egiten duten profesional guztiei prestakuntza eman diezaietela eta arriskua neurtzeko sistemak hobetu ditzatela eskatzen da.

Indarkeria ekonomikoa

Genero-indarkeriaren delitu gisa sartuko da Zigor Kodean. Tipifikazioa ez da mugatuko pentsioak ez ordaintzera, ondasunak ezkutatzea, iruzurrak, bidegabeko jabetzeak edo administrazio desleiala ere barne hartuko ditu.

Indarkeria digitala

Era berean, genero zibererasoak delitu gisa jasoko dira. pornografia faltsua edo baimenik gabekoa sortzeko adimen artifiziala erabiltzen dutenak kartzelarekin zigortu nahi dituzte; hau da, eduki sexuala edo iraingarria duten egoerak simulatuz eta pertsonaren baimenik gabe gorputzaren irudia edo ahotsa zabaltzen edo erakusten dutenak zigortuko dira.

Diputatu talde bat Kongresuaren sarreran, Estatu Itun berria onartu ondoren. Argazkia: EFE

Diputatu talde bat Kongresuaren sarreran, Estatu Itun berria onartu ondoren. Argazkia: EFE

Babes handiagoa

Genero-indarkeriari aurre egiteko polizia-taldeak areagotzea, epaileei derrigorrezko prestakuntza ebaluagarria eskatzea eta babes-aginduak emateko arrisku-irizpideak zabaltzea.

Erreforma penalak

Indarkeria matxistaren aitortza eta kaltearen konponketa aringarri bezala kentzea, biktima berari buruzko prozedura guztiak organo judizial bakar batean epaitzea, edo zigorra urratzen denean hurbiltzeko debekua ezarri ahal izatea.

Sexu-esplotazioa

Emakumeen salerosketaren aurkako lege integral bat onartzearen beharra planteatu dute berriro. Era berean, prostituzioaren kontsumoari pizgarria kentzea, "prostituzioaren publizitateari bere forma guztietan aurre egiteko" lege aldaketak sustatzea, proxenetismoaren aurka borrokatzea, proxeneta zigortzea eta biktimei erabateko arreta ematea ere eskatzen da.

Bigarren mailako genero-indarkeria

Itunak hura aitortzea eta jasaten duten emakumeak babestea proposatzen du. Indarkeria fisikoa edo psikologikoa, errepresaliak, umiliazioak eta biktimak babesten dituzten pertsonen (profesionalak barne) aurkako jazarpena.

Osasuna sistema

20 bat neurri ezarri dira osasun sistema biktimak babesteko sarbidea izan dadin, eta tresna batzuk ezarri dira goiz detektatzeko, umezurtzei arreta psikologikoa emateko, bai eta beren borondatez hala eskatzen duten erasotzaileei ere.

Finantzazioa

1.500 milioi euroko aurrekontua bost urterako, aurreko Itunak baino % 50 handiagoa. Guztira 800 milioi bideratuko dira erkidegoetara, 500 milioi Estatuko Administrazio Orokorrera eta 200 milioi udaletara.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua Politika Indarkeria matxista Espainiako Gobernua Espainia Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Albisteak Matxismoa Feminismoa