Politika -

Abiadura Handiko Trena

Mendozak Puenterekin "premiaz" biltzea eskatu du, Nafarroa-EAE loturari buruzko "arinkeria" dela eta

Gipuzkoako ahaldun nagusia "kezkatuta" agertu da azken egunotan egindako adierazpenen aurrean. Bestalde, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak eskatu dute erabaki bat hartzeko txosten teknikoei itxarotea.

Abiadura Handiko Trenaren lanak, Gipuzkoan. Artxiboko argazkia: EFE
Abiadura Handiko Trenaren lanak, Gipuzkoan. Artxiboko argazkia: EFE

Abiadura Handiko Trenaren lanak, Gipuzkoan. Artxiboko argazkia: EFE

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eider Mendoza Gipuzkoako ahaldun nagusiak jakinarazi du Oscar Puente Garraio ministroarekin "premiaz" biltzeko eskaera egin duela, Abiadura Handiko Trenaren (AHT) "irizpide aldaketak, arinkeria eta Ezkio-Itsasoko lotunea baztertuz egindako adierazpen zorrotzak" direla eta. "Funtsezkoa da Gipuzkoaren eta Euskadiren etorkizunerako", gogorarazi du.

Gainera, "epe luzerako begiradarekin" lan egitea eta Ezkio-Itsasoko lotunea aukeratzeko eskatu du Mendozak, "laburragoa baita, denborak murrizten dituelako, lehiakorragoa" eta "ingurumenean eragin txikiagoa duelako".

Astearteko Foru Gobernu Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan, Mendozak "kezka" agertu du azken egunetan egindako adierazpenen aurrean eta "Nafarroako Alderdi Sozialistak hasieran Ezkioren alde egin eta orain Gasteiztik egiten duen irizpide aldaketaren aurrean". "Horren atzean zer dagoen galdetzen diogu geure buruari", adierazi du.

Mendozak azpimarratu duenez, Espainiako Gobernuak jakinarazi zien Altsasu eta Ezkio-Itsaso arteko lagin-zuloak "oraindik ez direla egin" eta, beraz, Abiadura Handiko Trenaren konexioa Euskadin nondik egiten den erabakitzeko txosten teknikoa ez dela existitzen. "Horregatik, asko kezkatzen gaituzte azpiegitura honi buruz egin diren adierazpen publikoek", nabarmendu du.

Bestalde, Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak berretsi du Jaurlaritzak ez duela iritzirik emango bi aukera horiek aztertzen dituzten txosten teknikoak egin arte, eta, beraz, Garraio Ministerioari eskatu dio azterketa horiek "azkar" amai ditzala.

Ildo beretik mintzatu da gaur goizean Radio Euskadin Mikel Irujo Nafarroako Ekonomia eta Enpresa Garapenerako kontseilaria, eta "lasaitasuna", gobernuen arteko akordioa errespetatzea eta txosten teknikoei itxarotea eskatu du.

AHTaren lotuneari buruzko ''akordioak errespetatzea'' eta ''txosten teknikoen zain'' egotea eskatu du Irujok
AHTaren lotuneari buruzko ''akordioak errespetatzea'' eta ''txosten teknikoen zain'' egotea eskatu du Irujok

AHTaren lotuneari buruzko ''akordioak errespetatzea'' eta ''txosten teknikoen zain'' egotea eskatu du Irujok

0:47
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Gipuzkoa Nafarroa Eusko Jaurlaritza Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua Abiadura Handiko Trena Gipuzkoako Foru Aldundia