Politika -

ABIADURA HANDIKO TRENA

AHTaren EAE-Nafarroa lotura "Gasteiztik egin ezean, ez da egingo", PSNren arabera

Ramon Alzorriz sozialista nafarren bozeramaileak esan du Ezkio-Itsasoko aukera ez dela "bideragarria ez fisikoki, ez ingurugiro aldetik, ez ekonomikoki".

Alzorriz, eskuinean. Argazkia: EFE
Alzorriz, eskuinean. Argazkia: EFE

Alzorriz, eskuinean. Argazkia: EFE

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ramon Alzorriz PSNren Parlamentuko bozeramaileak gaur esan du Abiadura Handiko Trenak EAEren eta Nafarroaren artean egingo duen lotura Gasteiztik egin ezean, ez dela egingo.

Alzorrizek kazetarien aurrean adierazi du hori, Nafarroako Parlamentuaren Bozeramaile Batzordearen eta Mahaiaren bileraren ostean, eta azpimarratu du Ezkio-Itsasoko aukera ez dela "bideragarria ez fisikoki, ez ingurugiro aldetik, ez ekonomikoki".

"Errealistak izan behar dugu. Ezkio-Itsasokoa ezin liteke egin. Bide posible bakarra Gasteizkoa da. Ez dugu Nafarroako mendilerro bat zulatu nahi 20 kilometro alde batera eta beste 20 bestera", gaineratu du.

Bozeramaile sozialistak gogorarazi du Ministerioa bi aukeren ingurugiro azterketak egiten ari dela, baina bere taldearen iritzia argia dela, Espainiako Gobernuak "bere lana" egin behar duen arren.

Javier Esparza UPNren bozeramaileak kritikatu duenez, "Euskal Y-aren lotura Pedro Sanchezek nahi duen tokitik egingo da. Ez du zerikusirik ingurugiroarekin". Bozeramaile erregionalistaren esanetan, "EH Bildu guztiaren aurka dago, Aralarren tunela egitearen aurka ere bai, eta Pedro Sanchezek milioika euro aurreztuko lituzke".

Adolfo Araiz EH Bilduren bozeramaileak erantzun du Abiadura Handiko Trenaren eta Nafarroan duen eraginaren aurka dagoela. Horregatik, "egungo azpiegitura aprobetxatuko lukeen tren soziala" defendatu du: "Ez dugu zalantzarik Gasteizeko lotura hobetu behar dela, gainerakoa alderdikeria da".

Pablo Azcona Geroa Bairen ordezkariak "zentzuz" jokatzeko deia egin du, eta "desegoki"tzat jo ditu sozialistaren hitzak.

PPtik, Javier Garciak PSNri galdetu dio PSOEk EAEn eta Espainiako Estatuan egin nahi duena egingo duen, ala "Nafarroa defendatuko" duen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika UPN PSN Geroa Bai Gipuzkoa Nafarroa Araba Gizartea Ekonomia EH Bildu Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Abiadura Handiko Trena Ingurumena Nafarroako PP