Politika -

Omenaldia

Jorge Diez bizkartzainaren amak omenalditik erretiratzeko eskatu die EH Bilduko ordezkariei

Komunikabideek gertatutakoari buruz galdetu diotenean, Diezen amak uko egin dio adierazpenik egiteari.

Jorge Diezen amak EH Bilduko ordezkariei erretiratzeko eskatu dien unea. Argazkia: EFE
Jorge Diezen amak EH Bilduko ordezkariei erretiratzeko eskatu dien unea. Argazkia: EFE

Lore eskaintzan parte hartu izana aurpegiratu die Jorge Diezen amak EH Bilduko ordezkariei

0:26

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Tentsio-uneak izan dira Fernando Buesa eta Jorge Diez gogoratzeko goizean egin den ekitaldian, Diezen amak EH Bilduko ordezkariei omenalditik erretiratzeko eskatu dienean.

Duela urte batzuetatik hona ohikoa den gisan, EH Bilduko ordezkaritza bat bertaratu da, oraingo honetan Pello Otxandiano Eusko Legebiltzarreko bozeramailea eta Rocio Vitero koalizio abertzaleak Gasteizko Udalean duen bozeramailea buru zirela. Loreak jartzeko ilaran zirela, Jorge Diezen ama, Begoña Elorza, haiengana hurbildu da, eta bertatik erretiratzeko eskatu die keinuen bidez. Une horretan, EH Bilduko ordezkariek ilaratik aldentzea erabaki dute, eta azkenean ez dituzte loreak utzi.

Gero, komunikabideek gertatutakoari buruz galdetu diotenean, Diezen amak uko egin dio adierazpenik egiteari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika ETA Eguneko albisteak Albisteak