Politika -

Omnibus dekretu berria

Kongresuak onartu egin du pentsioak igotzea eta garraioan ibiltzeko deskontuak luzatzea, bigarren saiakeran

Alderdi bakarrak bozkatu du omnibus dekretu berriaren aurka: Vox. Kongresuak testua lege-proiektu gisa tramitatzea onartu du, eta, horri esker, talde politikoek zuzenketak aurkeztu ahal izango dituzte.

Txaloak Diputatuen KOngresuko osoko bilkuran, asteazken honetan. Argazkia: EFE
Txaloak Diputatuen KOngresuko osoko bilkuran, asteazken honetan. Argazkia: EFE

Txaloak Diputatuen KOngresuko osoko bilkuran, asteazken honetan. Argazkia: EFE

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Diputatuen Kongresuak onartu egin du pentsioak igotzeko eta garraio publikoan ibiltzeko deskontuak luzatzeko omnibus dekretua, duela hilabete ezezkoa eman eta gero.

Aurreikusita zegoenez, lege dekretuak babes zabala jaso du oraingoan, eta alderdi bakarrak baino ez du bozkatu aurka (Vox).

Hain zuzen ere, dekretuak 315 boto izan ditu alde (Espainiako Gobernua osatzen eta babesten duten alderdiak, PP eta Junts), 33 aurka (Vox) eta abstentzio bat (UPN).

Gainera, Kongresuak testua lege-proiektu gisa tramitatzea onartu du, eta, horri esker, talde politikoek zuzenketak aurkeztu ahal izango dituzte.

Ekimen berriak omnibus dekretuan jasotako hainbat neurri berreskuratu ditu, baina beste batzuk kanpoan utziko ditu, hala nola erkidegoen konturako ekarpenak eta ibilgailu elektrikoak erosteko dirulaguntzak. Omnibus dekretua bertan behera geratu zen Kongresuan babes nahikorik lortu ez zuelako.

PSOEk eta Sumarrek ez ezik, EAJk, ERCk, EH Bilduk, Podemosek, BNGk eta Coalicion Canariak ere babestu dute errege lege-dekretu berria.

Vox alderdi ultraeskuindarrak, ostera, ez du onartu, pentsioen arazoa konpontzen ez duen "tranpa" eta "lotsagarria" dela iritzita; UPNk, berriz, abstentzioaren alde egin du, neurri batzuk babestu arren, beste batzuen aurka dagoelako, hala nola elikagaien BEZa jaistearen aurka.

Pentsioak, garraioa eta oinarrizko hornidurak

Gaur baliozkotutako Lege Dekretuak % 2,8 igo ditu pentsioak —% 9, kotizazio gabekoak—, eta Gizarte Segurantzako sistemaren kotizazio-oinarri maximo eta minimoak nahiz belaunaldien arteko ekitate-mekanismoaren zenbatekoak eguneratu ditu, urtarrilaren 1etik aurrerako atzeraeraginarekin.

Gainera, GOIDIak kaltetutako udalerri, etxe eta enpresentzako laguntzak eta La Palmako sumendiaren erupzioak kaltetutakoentzako dirulaguntzak jasotzen ditu, eta, aldi berean, jabeentzako eta maizterrentzako abal eta bermeen sistema publiko bat martxan jartzen du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua Politika Espainiako Gobernua Espainia Eguneko albisteak Albisteak Pentsioak Goialdeko depresioa