Politika -
Memoria
Irungo Etorbidea Zubia memoria leku izendatzeko prozesua hasi du Espainiako Gobernuak
Hain zuzen ere, Irungo Udalak 2024ko ekainaren 14an egindako eskaeraren harira hartu dute zubi hori memoria demokratikoaren toki izendatzeko erabakia.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Irungo Etorbidea Zubia memoria leku izendatzeko prozesua abiatuko du Espainiako Gobernuak, "zubi horrek duen esanahi historiko eta sinbolikoagatik". Izan ere, Gerra Zibilean eta Francoren diktaduran atzerrira joan ziren milaka herritarren ihesbidea izan zen.
Memoria Demokratikoaren Estatu idazkari Fernando Martinezek, Espainiako Gobernuak Euskadin duen ordezkari Marisol Garmendiak, Irungo alkate Cristina Labordak, Justizia eta Giza Eskubideen sailburu Maria Jesus San Josek eta Gogora Institutuko zuzendari Alberto Alonsok Gipuzkoa eta Lapurdi arteko muga den zubia bisitatu dute goizean, Espainiako Gobernuak ohar baten bidez jakitera eman duenez.
Hain zuzen ere, Irungo Udalak 2024ko ekainaren 14an egindako eskaeraren harira hartu dute Etorbidea Zubia memoria leku izendatzeko erabakia.