Politika -

TITULAR NAGUSIAK

Albiste izango dira: Memoria ekitaldia Gernikan, greba jantoki eta garbiketan eta basurde uxaldiak Gipuzkoan

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

Jose Maria Gorroño Gernikako alkatea, artxiboko irudi batean
Jose Maria Gorroño Gernikako alkatea, artxiboko irudi batean

Jose Maria Gorroño Gernikako alkatea, artxiboko irudi batean

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko urtarrilaren 31n, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Memoria ekitaldia Gernikan: Panel bat jarriko da, 'Memoria Leku' gisa seinaleztatuz, 1938 eta 1940 bitartean Gernikako Gerrako Presoen Ospitalea egon zen eraikinaren aurrean, egun Gernikako Bigarren Hezkuntzako Institutua dagoen lekuan. Gernikako Pipergorri Kultur Elkartearen ekimena da, eta Gogora Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren, Memoria Demokratikoaren Estatu Idazkaritzaren eta Gernikako Udalaren babesa du.

- Greba sukalde eta garbiketan: LAB, Steilas, ELA eta CC OO sindikatuek hezkuntza publiko ez unibertsitarioan deitutako 12 greba egunetako seigarrena da gaurkoa. Atzo bezala, eskola jantokietako eta garbiketako langileak daude greba egitera deituta. Beste behin, langileak kalera aterako dira eta elkarretaratzeak egingo dituzte Bilbon, Donostian eta Gasteizen, 11:30etik aurrera.

- Basurde uxaldiak Gipuzkoan: Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Gipuzkoako Ehiza Federazioak akordioa lortu dute eta gaurtik aurrera, basurdeak ehizatzeari ekingo diote berriro. 2023ko abenduaren 17an Debako 75 urteko emakume bat hil zen, etxean zegoela kanpotik suzko arma batekin egindako tiroa jasota. Gertakari horri lotuta, uxaldi horretan parte hartu zuten 22 ehiztariri zigor espedientea zabaldu zieten. Hori dela eta, erabaki zuten basurde uxaldirik ez egitea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak