Politika -

ELKARRIZKETA RADIO EUSKADIN

EAJren barne prozesua "normaltasunez" eta "autokritika serioarekin" egiten ari direla azaldu du Ansolak

EAJren Bizkai Buruko Batzarraren presidenteak ez du argitu Andoni Ortuzar EBBren presidentea berriro kargura aurkeztuko ote den ala ez. Edozein kasutan, "gaur eta bihar aintzat hartu beharreko balioa" dela nabarmendu du.

Iñigo Ansola EAJren Bizkai Buru Batzarreko presidentea, gaur, Radio Euskadin. EITB Media
Iñigo Ansola EAJren Bizkai Buru Batzarreko presidentea, gaur, Radio Euskadin
Iñigo Ansola EAJren Bizkai Buru Batzarreko presidentea, gaur, Radio Euskadin. EITB Media

O. A. | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Ansola EAJren Bizkai Buru Batzarraren (BBB) presidenteak gaur azaldu duenez, EAJren barne prozesua "normaltasun osoz" eta "autokritika serioarekin" egiten ari dira. Lurraldeetako zuzendaritzak berritu ondoren, begirada guztiak Euskadi Buru Batzarreko (EBB) presidentean daude jarrita, eta, gaur-gaurkoz, ez dago argi Andoni Ortuzar berriro aurkeztuko den ala ez. Lehen itzulia urtarrilaren 20tik otsailaren 2ra egingo da, eta, Batzar Nagusia, berriz, martxoaren 29an eta 30ean.

Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan, EAJren Bizkai Buruko Batzarraren presidenteak ez du argitu Andoni Ortuzar EBBren presidentea berriro kargura aurkeztuko ote den.  Edozein kasutan, barruan edo kanpoan egonda ere, Andoni Ortuzar "gaur eta bihar aintzat hartu beharreko balioa" dela nabarmendu du Ansolak. 

EAJk bere buruzagi guztiak aldatzea arazo izan ote litekeen galdetuta, Ansolak erantzun du hori ezin dela jakin.

Gaur El Economista hedabideak zabaldutako informazioaren arabera, Andoni Ortuzarrek pauso bat albora egingo du, Aitor Estebanen mesedetan.

Bestalde, Urdaibaiko Guggenheimen proiektuak eskualdearentzat, Bizkaiarentzat eta Euskadirentzat duen garrantzia azpimarratu du. Horren esanetan, Urdaibai ingurumen aldetik berreskuratzen eta ekonomikoki suspertzen lagunduko du. Halaber, masifikazioari beldurra galdu behar zaiola uste du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak EAJ-PNV Andoni Ortuzar albisteak Albisteak Gaur Albisteak