Ekonomia -

Garraio publikoa

Noiztik aurrera izango dute doan garraio publikoa 12 urtez azpikoek Bizkaian eta Gipuzkoan?

Iazko abenduaren 23an adostu zuen Euskadiko Garraio Agintaritzak 12 urtetik beherakoentzat garraio publikoa doakoa izatea. Horrek 130.400 umerengan izango du eragina.

Dbuseko lau autobus. Argazkia: @dbusdonostia
Dbuseko lau autobus
Dbuseko lau autobus. Argazkia: @dbusdonostia

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iragan abenduan hartu zuen erabakia Euskadiko Garraio Agintaritzak. 2025ean doan bidaiatzeko aukera izango dute Euskal Autonomia Erkidegoko 12 urtez azpiko haurrek, eta gainerako herritarrek % 50eko deskontuak izango dituzte garraio publikoan. Neurriak pixkanaka sartuko dira indarrean.

Atzo bertan iragarri zuten Araban urtarrilaren 7tik aurrera doan izango dutela garraio publikoa 12 urtetik beherakoek, baldin eta BAT txartel pertsonalizatua erabiltzen badute.

Alavabuseko autobusetako bidaiarieieragingo die neurri horrek, baita Gasteizko tranbiako erabiltzaileei ere. Tuvisako autobusetan, bestalde, dagoeneko doako bidaiak egin ditzakete umeek. Euskotrenek, ordea, trantsizio epe bat abiatu du. Horrela, otsailera arte txartel pertsonalizaturik gabe ere, doan bidaiatzeko aukera izango dute haurrek, baina datorren hilabetetik aurrera derrigorrez eraman beharko dute txartela.

Bizkaira eta Gipuzkoara ere laster zabaldu da neurria

Bizkaian, datorren asteartean, urtarrilaren 7a, bilduko da Garraio Partzuergoa, epeak zehazte aldera. Gipuzkoan, berriz, aurreikusi dute otsailaren hasierarako umeek Dbusen linea guztietan doan bidaiatu ahal izatea, MUGI txartela erabiliz gero.

Iragan abenduaren 26an onartu zuen garraio publikoaren doakotasuna Gipuzkoako Garraio Agintaritzak, baina neurria martxan jarri arte hilabete beharko duela iragarri dte orain.

Esan bezala, abenduaren 23an adostu zuen Euskadiko Garraio Agintaritzak 12 urtetik beherakoentzat garraio publikoa doakoa izatea. Horrek 130.400 umerengan izango du eragina: 22.000 haurrengan Araban, 65.000 haurrengan Bizkaian, eta 43.300 haurrengan Gipuzkoan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa Metro Bilbao Gizartea Ekonomia Bizkaibus Eguneko albisteak Albisteak Euskotren Gasteizko tranbia Bilboko tranbia Donostia Topoa Garraio publikoa Dbus TUVISA