Politika -

Elkarrizketa

Mertxe Aizpuruak posible ikusten du sozialistekin autogobernurako "minimioetako akordioa" lortzea

EH Bilduk Kongresuan duen bozeramailearen ustez, 2025a "ez da estatus berriaren urtea izango" Euskadirentzat, prozesu politikoek denbora behar dutelako, baina izan beharko luke "oinarri sendoak jartzeko urtea".

Mertxe Aizpurua, gaur Radio Euskadin.
Mertxe Aizpurua, gaur Radio Euskadin.
Mertxe Aizpurua, gaur Radio Euskadin.

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mertxe Aizpurua EH Bilduk Kongresuan duen bozeramaileak uste du posible dela indar abertzaleen eta Alderdi Sozialistaren arteko "gutxieneko akordio bat" lortzea, euskal autogobernuan aurrera egiteko.

Aizpuruak, Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean, adierazi du 2025a ez dela "estatus berriaren urtea izango" Euskadirentzat, prozesu politikoek denbora behar dutelako, baina "oinarri sendoak jartzeko urtea" izan beharko lukeela. 

Esan duenez, aurrena "gutxieneko zoru bat" lortu behar da, eta posible ikusten du hori Alderdi Sozialistarekin lortzea. Izan ere, haren jarrerari buruz esan duenez, "batzuetan politikan hedabideei begira esaten dena gauza bat da, eta benetan pentsatzen dena beste bat, eta ez litzateke izango horrelako ezustekorik dagoen lehen aldia".

Azpimarratu duenez, Espainiako Gobernuak ere badu arlo horretan "erantzukizuna", autogobernuaren auzia "ez delako desagertuko eta gatazka hori iraunkorra izango delako".

"Euskal Herriaren naziotasunaren aitorpena" alde egin du eta "euskal herritaren artean bezala, katalanekin eta galiziarrekin ere gutxieneko akordio" baten alde egin du.

Energia-enpresen gaineko zergari dagokionez, Aizpuruak uste du Gobernuak zerga bihurtzeko eta Euskadin zerga hori biltzeko eta kudeatzeko "konpromisoa" beteko duela, eta adierazi du ez dagoela "aitzakiarik horren kontra bozkatzeko" Juntsek eta EAJk egin bezala. 

Ordezkari abertzaleak deitoratu egin du alderdi horiek "enpresa handien menpe egon eta gobernatzea", eta zerga hori ezabatu nahi izatea.

Aizpuruak ohartarazi du EH Bilduk ez duela Espainiako Gobernua baldintzarik gabe babestuko, baina haren balizko babesen artean "sendoenetakoak" direla adierazi du, "argienak" direlako eta ez dutelako "engainatzen".

Bestalde, "albiste ontzat" jo du Euskadiko Pilota Federazioa kirol horren nazioarteko federazioan sartzea, eta espero du horrek "bide bat" irekitzea "edozein kirol modalitatetan Euskal Selekzio gisa lehiatu ahal izateko".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua Politika PSOE EH Bildu Eguneko albisteak Albisteak EAEko Autonomia Estatutua