Politika -

RADIO EUSKADI

Vaquerok ziurtatu du Podemosek ez duela "inolako arazorik" erabakitzeko eskubidea aitortzeko estatus berrian

Podemos Euskadiko koordinatzaile nagusiaren arabera, bere alderdia "betidanik" egon da erabakitzeko eskubidea onartzearen alde. "Ez bakarrik gai honetan, maila kolektiboan hartu behar dugun edozein erabakitan gaude eskubide honen alde", esan du.

Richar Vaquero, gaur, Radio Euskadin. Argazkia: EITB Media
Richar Vaquero, gaur, Radio Euskadin. Argazkia: EITB Media
Richar Vaquero, gaur, Radio Euskadin. Argazkia: EITB Media

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"Ez dugu inolako arazorik, hasieratik esan izan dugu. Erabakitzeko eskubidea, autodeterminazioa, gure aldetik ez dago inolako arazorik zentzu horretan". Richar Vaquero Podemos Euskadiko koordinatzaile nagusi berriak esan ditu hitzok, autogobernuaz eta estatus berriaz galdetu diotenean, Radio Euskadiko  'Boulevard' saioan egin dioten elkarrizketan.

Esan duenez, bere alderdia "betidanik" egon da erabakitzeko eskubidearen alde, baina "banderak astindu gabe". Uste du erabakitzeko eskubideak balio behar duela herritarren ongizatea hobetzeko eta eskubideak blindatzeko. "Madrildik datorren oro, eskubidea dela ahaztu gabe, ongietorria izango da, baina ez dugu banderak astintzeko beharrik ikusten (...) Ez bakarrik gai honetan, maila kolektiboan hartu behar dugun edozein erabakitan gaude eskubide honen alde", erantsi du.

Podemosen eta EAJren arteko hika-miken inguruan ere aritu da Vaquero. Bi alderdien arteko hartu-emana aspalditik "oso tenkatuta" dagoela aitortu du, eta jeltzaleei egotzi die "herritarren interes orokorrak" defendatu beharrean, "energia konpainia handien interesen" alde egotea.  Zentzu horretan, uste du energetiken gaineko zerga bereziari eutsi egin beharko lioketela, tasa hori EAEko ogasunek ez bildu arren.

Atzerritarrentzako lan baimenen transferentzia dela eta, Podemos Euskadiko buruak azpimarratu du eskualdatze horrek atzerritarren egoera "hobetzeko" balio beharko lukeela, baina hala izango den "zalantza"  duela onartu du, Aitor Esteban EAJko diputatuaren adierazpenak entzun eta gero. "Mugak gehiago kontrolatu" behar direla esan zuen buruzagi jeltzaleak, eta Vaquerorentzat  "kezkatzekoa" da PP eta Vox alderdien posiziotatik gertu ikustea EAJ.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Eguneko albisteak Albisteak Podemos Ahal Dugu Euskadi