Politika -
TITULAR NAGUSIAK
Albiste izango dira: Atzerritarrentzako lan baimenak, Indonesiako tsunamitik 20 urte eta Gabonetako parkeak
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
EITB MEDIA
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko abenduaren 24an, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Atzerritarrentzako lan baimenak: Espainiako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak bilera teknikoa egingo dute gaur, ostegunean, atzerritarrei lan-baimenak emateko Euskadik bere gain hartuko duen eskumen berriaren xehetasunak zehazteko.
- Indonesiako tsunamitik 20 urte: 2004an Indiako ozeanoan izan zen tsunami batek 228.000 hildako eragin zituen. XXI. mendean izandako tsunamirik handiena izan zen, 9,2 graduko indarrarekin.
- Gabonetako parkea Gasteizen: Gaur zabalduko ditu ateak Gasteizko Gaboneko Haur Parkeak, eta urtarrilaren 5era arte egongo da irekita, Europa Biltzar Jauregian.