Politika -

KATALUNIA

Puigdemontek ohartarazi du ez duela Sanchez babestuko, Katalunia hondoratzeko estrategiarekin jarraitzen badu

Kataluniako presidente ohi eta Juntseko buruaren ustez, PSOEk Katalunian gertatutakoa "historiatik ezabatu" nahi du, "ezer gertatu ez balitz bezala". "Nazio arazorik ez duen Katalunia bat asmatzea" egotzi die sozialistei.

Carles Puigdemont, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE
Carles Puigdemont, artxiboko irudi batean.
Carles Puigdemont, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

AGENCIAS | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Carles Puigdemont Kataluniako presidente ohi eta Juntseko buruak ohartarazi du bere alderdiak ez duela Espainiako Gobernua babestuko, PSOEk Katalunia "hondoratzeko estrategiari" eusten badio. Buruzagi kataluniarraren hitzetan, ekonomikoki, sozialki, linguistikoko eta nazionalik ari dira sozialistak Katalunia erasotzen.

X sare-sozialean zabaldutako bideo batean, Puigdemontek esan du egun ez lukeela "inolaz ere" babestuko Pedro Sanchez Espainiako presidentearen Gobernua. Ildo berean mintzatu da Salvador Illa Generalitateko presidenteari buruz ere. "Sozialistek pentsatzen zuten jaso zituzten babesak txeke zuri bat zirela", esan du. 

PSOEk Katalunian gertatutakoa "historiatik ezabatu" nahi duela uste du Juntseko presidenteak, "ezer gertatu ez balitz bezala", eta "nazio arazorik ez duen Katalunia bat asmatzea" egotzi die sozialistei.

Kataluniako gobernu independentisten eta milioika herritarren mobilizazioen lana txalotu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika Espainiako Gobernua Pedro Sánchez Eguneko albisteak Albisteak Carles Puigdemont Kataluniako Generalitatea Junts per Catalunya