Politika -
ALDERDI POPULARRA
PPk Sanchezen dimisioa eskatu du Gabonak zoriontzeko zabaldu duen bideoan
Sare-sozialetan zabaldutako bideoan, azpitituluetan erdi-ezkutuan ageri da Espainiako presidentearen dimisioa eskatzen duen mezua. Hizki larriz nabarmenduta agertzen dira zenbait letra, eta horiek elkarren segidan jarrita, ondorengoa diote: "Sanchez dimititu".
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Beste behin Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentearen dimisioa eskatu du Alderdi Popularrak. Oraingoan, Gabonak zoriotzeko sare-sozialetan argitaratu duen bideoa erabili du PPk mezu hori zabaltzeko. Eskaria erdi ezkutatuta dago bideoaren azpidatzietan: hizki larriz nabarmendutako letrak bata bestearen ondoan ipinita, mezu hau irakurri daiteke: "Sanchez dimititu".
Halaber, Alberto Nuñez Feijoo buru duen alderdiak egunotako ospakizunetan "Gabonak aukera" aktibatzea eskatu du, eta, ahal dela, "politikaz ez hitz egiten" saiatuko direla dio.
Gabon jai zoriontsuak opa ondoren, Feijooren hitzekin amaitzen da bideoa: "Gabon zoriontsuak! Etorkizun zoriontsua!".