Politika -

TITULAR NAGUSIAK

Albiste izango dira: Mario Fernandezen heriotza, arrantza kuoten inguruko akordioa eta Siria

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

Mario Fernandez, artxiboko irudi batean. EITB Media
Mario Fernandez, artxiboko irudi batean
Mario Fernandez, artxiboko irudi batean. EITB Media

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko abenduaren 11n, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Mario Fernandezen heriotza: Mario Fernandez (Bilbo, 1943) Kutxabankeko lehen presidentea eta aurreneko Eusko Jaurlaritzaren lehendakariordea hil zen atzo, gaixotasun luze baten ondorioz. 2009an, BBKko presidente hautatu zuten. Euskal Autonomia Erkidegoko hiru aurrezki kutxek bat egin eta 2012an Kutxabank sortu ondoren, erakunde horretako presidente izendatu zuten. Imanol Pradales lehendakariaren arabera, euskal autogobernuaren alde lan egin zuen eta alor ekonomikoan ere pertsona garrantzitsua izan zen, besteak beste, Kutxabank proiektua aurrera ateratzen.

- Arrantza kuoten inguruko akordioa: Europar Batasuneko Arrantza ministroek ituna itxi dute bart arrantza kuoten inguruan. 2025ean txitxarro dezente gehiago eta berdel nabarmen gutxiago harrapatu ahalko dute Kantauri Itsasoan Hego Euskal Herriko arrantzaleek, goizaldean Bruselan itxi duten akordioaren arabera. Orokorrean, baxurako ontziei apur bat igoko dizkiete kuotak hegoaldeko legatza, oilarra eta zapoa arrantzatzeko; nabarmen igoko da txitxarroarena. Alturako ontziei dagokienez (adibidez, Ondarroakoak), nabarmen murriztuko da iparraldeko legatzaren kuota, % 20 inguru.

- Siriako trantsizio gobernua: Aliantza islamiar-jihadistak aukeratu du Mohamed al Bashir Siriako trantsizio gobernuko lehen ministro izateko, Baxar al Asad boteretik kendu ondoren, Siriako hainbat tokitako fakzio armatuen arteko borrokaldiek jarraitzen duten bitartean. Ahmed al Charaa (lehen Abu Mohamed al Jolani bezala ezaguna), Al Asad boteretik kendu duen aliantza islamiar-jihadistaren (HTS, Hayat Tahrir al Sham) buru izan dena, eta Mohamed Ghazi al Jalali Siriako lehen ministro ohia dira Al Bashirrek Siriako puzzle konplexuaren buru izan behar zuela erabaki dutenak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Egungo munduko albisteak Euzko Alderdi Jeltzalea Batasun europarra Gerra Siria Eusko Jaurlaritza EAE Kutxabank berriak Europa Antxoak argazkiak Ekonomia albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Siriar errefuxiatuak Europan argazkiak Arrantza Iparraldeko kostaldea albisteak Espainiako mediterranear kostaldeari buruzko berriak Siria albisteak gaur Ekialde Hurbila gaur