Politika -
Sekretuak agerraraztea
Gorenak Ayusoren kabinete burua lekuko gisa deklaratzera deitu du fiskal nagusiaren kontrako auzian
Miguel Angel Rodriguez urtarrilaren 8rako deitu du epaileak. Estatuko Abokatutzak galdegin zuen Rodriguezen lekukotza, Alberto Gonzalez Amador Ayusoren bikotekidearen eta Madrilgo Fiskaltzaren mezu trukaketen "zati bat" ikusteko aukera izan zuen "zantzuak" daudela argudiatuta.
Agentziak | EITB Media
Sekretuak agerraraztea leporatuta, Alvaro Garcia Ortiz Estatuko fiskal nagusiaren kontra Auzitegi Gorenak abiatutako auzian, Miguel Angel Rodriguez Diaz Ayusoren kabinete burua lekuko gisa deklaratzera deitu du Angel Hurtado epaileak.
Magistratuak urtarrilaren 8rako jarri dio hitzordua Rodriguezi, eta hamaika komunikabidetako zortzi kazetari egun bererako eta urtarrilaren 9rako deitu ditu, denak lekuko gisa.
Estatuko Abokatutzak eskatu zuen Rodriguezek deklara zezan. Erakundeak darama Garcia Ortiz fiskalburuaren defentsa, eta "zantzuak" atzeman zituen Ayusoren komunikazio arduradunak Alberto Gonzalez Amador Diaz Ayusoren bikotekideak Fiskaltzarekin trukatu zituen mezu elektronikoen "zati bat" eskuratzeko modua izan zuela.