Politika -

TITULAR NAGUSIAK

Albiste izango dira: Pradales-Sanchez bilera, Bengoetxea EHUko errektore berria eta su-etena Libanon

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

Sanchez eta Pradales, irailean Madrilen egindako bileran. Artxiboko argazkia: EFE
Sanchez eta Pradales, irailean Madrilen egindako bileran. Artxiboko argazkia: EFE
Sanchez eta Pradales, irailean Madrilen egindako bileran. Artxiboko argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko azaroaren 27an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Pradales-Sanchez bilera: Euskal Autonomia Erkidegoaren eta Espainiako Estatuaren arteko Lankidetzarako Aldebiko Batzorde Iraunkorra 17:00etan bilduko da, Eusko Jaurlaritzaren esku uzteko dauden eskumenen transferentzia bizkortzeko asmoz. 1987an eratu zenetik, aurreneko aldia da organo hau aktibatzen dena. Imanol Pradales lehendakaria eta Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentea izango dira Moncloa jauregian egingo den hitzorduaren buru, eta bi gobernuen goi ordezkariek parte hartuko dute. 

- Bengoetxea, EHUko errektore berria: Joxerramon Bengoetxea izango da Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) errektore berria, hauteskundeak irabazi ostean. Eva Ferreira egungo errektoreak botoen % 36,3 eskuratu du, eta Bengoetxeak, berriz, bozen % 63,6. Parte-hartzeak gora egin du sektore guztietan, eta hautestontzietara deitutako 50.590 pertsonetatik 11.081ek eman dute botoa, horietatik 2.870ek Ferreirari eta 7.599k Bengoetxeari, 530 boto zuri eta 82 baliogabe izan direlarik.

- Libanoko su-etena, indarrean: Israelen eta Libanoren arteko 60 eguneko su-etena goizaldean sartu da indarrean. Akordioaren arabera, tropa israeldarrak erretiratu egingo dira, Hezbollahk Litani ibaiaren iparraldera egingo du atzera, eta 60 eguneko epea amaitzean, Israelek eta Libanok bi herrialdeen arteko muga negoziatu beharko dute; izan ere, gaur egun banalerro bat dago, Lerro Urdina, NBEk 2006ko gerraren ondoren finkatutakoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Azken ordukoa Bizkaia Gipuzkoa Araba Eusko Jaurlaritza albisteak EHU Euskal Autonomia Erkidegoa gaur Espainiako Gobernua albisteak Pedro Sánchez bideoak Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Israel albisteak azken ordukoa Hezkuntza Hauteskundeak EAEko Autonomia Estatutua Gazteak Eva Ferreira Zer gertatzen ari da Ekialde Hurbilean? Libano gaur Imanol Pradales gaur Netanyahu, Israelgo lehen ministroa