Politika -
KEREILA
Magistratu eta fiskal ohi talde batek Juan Carlos I. errege emeritua salatu du hainbat delitu fiskalengatik
2014 eta 2018 urte artean Ogasun Publikoan egindako aitorpenetan atzemandako ustezko delituak dira salatutakoak.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Erretiroa hartuta dauden magistratu eta fiskal talde batek kereila aurkeztu du Juan Carlos I.a Espainiako errege emerituaren kontra, 2014 eta 2018 urteetan Ogasun Publikoari iruzur egin ziolakoan.
Auzitegi Goreneko Bigarren Salan ipini dute kereila. Bertan azaldu dutenez, aipatutako urteotan errege emerituak aurkeztutako errenta aitorpenetan delitu zantzuak atzeman zituzten.
Salatutako jarduerak Juan Carlos I.ak abdikatu ondorengo urteetan egindakoak dira. Ordurako, beraz, aurrez aitortzen zitzaion bortxaezintasuna galduta zuen.
Salaketa jarri dutenen artean, Jose Antonio Martin Pallin Auzitegi Goreneko magistratu ohia eta Carlos Jimenez Villarejo eta Jose Maria Mena ustelkerriaren kontrako fiskal izandakoa daude, biak erretiratuak.