Politika -

Mobilizazio nazionala

"Euskal Herriari nazio gisa zor zaion errespetua" eskatzeko mobilizazioa deitu du EH Bilduk gaurko Bilbon

Espainiako Estatuan irekitzear den "arazo nazionalen" eta "lurralde ereduaren" inguruko eztabaida baliatu behar dela sinetsita, gaur arratsalderako deitutako mobilizazio nazionalean parte hartzera deitu ditu herritarrak.

EH Bilduren 2023ko manifestazioaren irudietako bat. Argazkia: EFE
EH Bilduren 2023ko manifestazioaren irudietako bat. Argazkia: EFE
EH Bilduren 2023ko manifestazioaren irudietako bat. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Larunbat arratsalde honetan EH Bilduk Bilbon egingo duen mobilizazio nazionalean parte hartzera deitu ditu herritarrak, "Nazio gara" lemapean, Euskal Herriari nazio gisa zor zaion errespetua aldarrikatzeko. Martxa 17:30ean abiatuko dute, Casilla plazatik, eta Zabalburun bukatu.

Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusiaren hitzetan, Espainiako Estatuan "arazo nazionalen", "lurralde ereduaren" eta "nazio aniztasunaren" inguruan irekitzear den eztabaida baliatu egin behar da.

"Euskal Herria nazioa da, eskubideak dituena, eta orain dugu aukera, akordio zabalekin eta herri mobilizazioaren bitartez, nazio hau aitortuko duen estatus politiko berri bat lortzekoa", adierazi du Otegik. 

"EH Bilduk aspalditik dio kontra egin behar zaiola eskuin muturrari, baina horrek soilik ez duela balio. Demokratizaziorako agenda komun bat ere jarri behar da martxan, ezkerreko politikak aktibatu behar dira, eta horretarako nazioen aitortza ere ezinbestekoa da. Eredu territoriala eta politikoa aldatzen du horrek eta baita estatuarekin dagoen harremana ere. Bide bat hasten ari gara Euskal Herrian, baina agerian dago mahai gainean gure eskubide nazionalen eztabaida dagoela. Aprobetxatu behar da garai hau", hausnartu du.

Kataluniako, Galiziako, Balear Uharteetako eta Valentziako koalizio subiranistak

EH Bilduk deitutako mobilizazioarekin bat egingo dute Kataluniako, Galiziako, Balear Uharteetako eta Valentziako koalizio subiranistek, hala nola, ERCk, BNGk, CUPek, Compromisek, Mes Per Mallorcak eta Comunistes de Catalunyak.

Ohar baten bidez jakinarazi dutenez, Bilbon izango dira gaur Marta Rovira (ERC), Ruben Cela (BNG), Susana Moreno, Berta Ramis, Carles Soler (CUP), Veronica Ruiz, Carla Nebot, Vincent Marza (Compromis), Lluis Apesteguia (Mes Per Mallorca), eta Nora Sanchez eta Hector Sanchez (Comunistes de Cataunya).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Arnaldo Otegi Politika Bilbo Bizkaia EH Bildu Eguneko albisteak Albisteak Manifestazioak