Politika -

Goialdeko depresioa

Mazonek beste militar bat jarri du Valentziako Errekuperaziorako Presidenteordetzaren Idazkaritzan

Venancio Aguado de Diego Lurreko Armadaren jenerala da aukeratutakoa. Aguado Francisco Jose Gan Pampols teniente jeneralarekin batera arituko da PPren gobernuak sortu duen departamentu berri horretan.

Mazon, astelehenean, CECOPIren bilerara joaten. EFE
Mazon, astelehenean, CECOPIren bilerara joaten.
Mazon, astelehenean, CECOPIren bilerara joaten. EFE

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Goialdeko depresioak Valentzian eragindako hondamenditik berreskuratzeko Presidenteordetzak izaera militar argia izango du, Carlos Mazon Valentziako Generalitateko presidenteak egin dituen izendapenak kontuan hartuta. Izan ere, Valentziako Gobernuak gaur jakinarazi duenez, erreserban dagoen jeneral bat izendatu dute Presidenteordetzaren Idazkaritzaren buru izateko. Aurrez, atzo bertan, Francisco Jose Gan Pampols erretiratutako teniente jenerala hautatu zuten Presidentetza zuzentzeko. 

Venancio Aguado de Diego da aukeratutakoa, Lurreko Armadaren jenerala. Aguado de Diegok 63 urte ditu eta 'Canarias' brigadaren buru izan zen. De Diego NATOrekin Kosovon eta Afganistanen egondakoa da, eta Libanon, NBErekin. Mendi Tropen Agintaritzan diplomaduna da, eta besteak beste, Donostiara eta Iruñera bidali zuten jardun horretan. 

Gan Pampolsen Presidenteordetzari goialdeko depresioak urriaren 29an sortutako triskantzaren ondoren Valentzia bere onera etortzeko lanak zuzentzea egokitu dio Mazonek. 

Izendapenei buruz galdetuta, Diana Morant Espainiako Gobernuko Zientzia eta Berrikuntza ministro eta PSOEk Valentzian duen buruzagiak Mazonen jarduna gutxietsi du eta dimisioa emateko eskatu: "Mazon ihes betean dago, argi dago alde egin behar duela". 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika PP Eguneko albisteak Albisteak Valentziako Erkidegoa Goialdeko depresioa