Politika -

Valentzia

Mazonek Nuria Montes Berrikuntza, Industria, Merkataritza eta Turismo kontseilaria ordezkatu du

Horrela, Marian Cano Garciak Nuria Montes ordezkatuko du. Ordezkapena Generalitateko presidenteak iragarritako aldaketen barruan egin da, goi-geruzetako depresio isolatuak eragindako hondamendiari aurre egiteko.

Mazonek Nuria Montes kontseilaria kargugabetu du egindako kudeaketagatik. Argazkia: EFE
Mazonek Nuria Montes kontseilaria kargugabetu du egindako kudeaketagatik. Argazkia: EFE
Mazonek Nuria Montes kontseilaria kargugabetu du egindako kudeaketagatik. Argazkia: EFE

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Marian Cano Garcia Valentziako Berrikuntza, Industria, Merkataritza eta Turismo kontseilari berria izendatuko dute, Nuria Montesen ordez, Valentziako Generalitateak ohar baten bidez jakinarazi duenez.

Montes oso kritikatua izan zen Valentziako Azokako gorputegian biktimen senideen presentziari buruz egindako adierazpenengatik. Kontseilariak adierazi zuen senitartekoei ez zietela utziko gunera sartzen, eta "epaitegien deiaren eta dokumentazioa ematearen zain egoteko" eskatu zien. Adierazpen horiengatik barkamena eskatu behar izan zien ordu batzuk geroago bideo batean, "enpatia eta sentsibilitate faltagatik".

Carlos Mazon Generalitateko presidenteak urriaren 29ko goi-geruzetako depresio isolatuaren osteko berreraikuntzari aurre egiteko eta hondamendien prebentzioa indartzeko iragarritako aldaketen barruan egin da ordezkapena.

Cano Zuzenbidean lizentziaduna da Madrilgo Complutense Unibertsitatean, ESICeko Zuzendaritza Komertzialean eta Marketinean graduondokoa du eta gaur egun AVECAL Valentziako oinetakoen enpresaburuen elkarteko presidentea da 2015etik.

Berrikuntza, Industria, Merkataritza eta Turismo Kontseilaritzak Nuria Montesen zuzendaritzapean garatu dituen eskumen berak izaten jarraituko du.

Bestalde, Carlos Mazon Valentziako presidenteak karguan jarraitzeko "zilegitasunik" ez duela iritzita, Compromis taldeak Valentziako Parlamentuan haren kontrako zentsura mozioa aurkeztuko duela iragarri du. Joan Baldovi ezkerreko alderdiaren buruak azaldu du Mazon ez dela gai izan gutxienez 219 hildako utzi dituen Goi-geruzetako Depresio Isolatuak (GOIDI) ekarri dituenak kudeatzeko. "Ez du jakin tragediaren aurrean lidergoa hartzen, eta ez du zilegitasunik berreraikitzea gidatzeko", esan du, Generalitatearen atarian, gaur eguerdian, egindako adierazpenetan.

Mazonek bere gobernuan arituko diren profil berrien ''gaitasuna'' nabarmendu du: ''Jende prestatua da''
Mazonek bere gobernuan arituko diren profil berrien ''gaitasuna'' nabarmendu du: ''Jende prestatua da''
Mazonek bere gobernuan arituko diren profil berrien ''gaitasuna'' nabarmendu du: ''Jende prestatua da''

0:38

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika PP Espainia Eguneko albisteak Albisteak Valentziako Erkidegoa