Politika -

PRESIDENTEEN BILTZARRA

Espainiako Gobernuak abenduaren 13rako deitu du Presidenteen Biltzarra

Pedro Sanchez presidenteak eta autonomia erkidegoetako presidenteek hainbat gai izango dituzte hizpide, hala nola finantzazio autonomikoa, immigrazioa, osasungintza eta etxebizitza.

Iñigo Urkullu 2022an Palman egin zen presidenteen biltzarrean. Artxiboko argazkia: EFE
Iñigo Urkullu 2022an Palman egin zen presidenteen biltzarrean
Iñigo Urkullu 2022an Palman egin zen presidenteen biltzarrean. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pedro Sanchez Espainiako gobernuburua eta autonomia erkidegoetako presidenteak datorren abenduaren 13an elkartuko dira Santanderren, Presidenteen Biltzarraren baitan. 

Espainiako Estatuaren eta autonomia erkidegoen arteko kooperaziorako organo politiko gorena da Presidenteen Biltzarra, eta hainbat gai izango ditu hizpide, finantziazio autonomikoa, immigrazioa, osasuna eta etxebizitza

Presidenteen Biltzarra prestatzeko urriaren 28an egin zuten bileran erabaki zuten gai ordenara finantzazio autonomikoa, immigrazioa eta osasungintza gehitzea; izan ere, aurrez Pedro Sanchezek esana zuen etxebizitzaren izango zela gai nagusia. 

Bileraren tokiari dagokionez, Santanderren egingo da, baina oraindik ez dute tokia zehaztu.

Gai ordena, tokia eta hitzartzeen hurrenkera urriaren 28ko bileran onartu zuten autonomia erkidegoek eta Espainiako Gobernuak. Ez zen, ordea, aho batez hartutako erabakia izan, Eusko Jaurlaritza abstenitu egin baitzen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Eusko Jaurlaritza Espainiako Gobernua bideoak Pedro Sánchez argazkiak Prentsa digitalaren azken orduko Eguneko albisteak Nafarroako Gobernua berriak Nafarroako Gobernuko presidentea Albisteak Imanol Pradales