Politika -
Valentziako Erkidegoa
Susana Camarero presidenteordea izango da Valentziako Gobernuko bozeramailea
Datozen egunetan aldaketa gehiago iragarriko omen ditu Gobernuak. Asmoa da Valentziako Erkidegoaren berreskurapen ekonomiko eta sozialerako planari egokitutako egitura berri bat diseinatzea.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Valentziako presidenteorde eta Gizarte Zerbitzu, Berdintasun eta Etxebizitza departamentuko kontseilari Susana Camarero Gobernuko bozeramaile izango da aurrerantzean, Ruth Merino Ogasun, Ekonomia eta Administrazio Publikoko kontseilariaren kargua hartuta.
Datozen egunetan aldaketa gehiago iragarriko omen ditu Gobernuak. Asmoa da Valentziako Erkidegoaren berreskurapen ekonomiko eta sozialerako planari egokitutako egitura berri bat diseinatzea, urriaren 29ko hondamendiari erantzute aldera, Gobernuak berak ohar baten bidez jakinarazi duenez.
Iragan ostiralean, Carlos Mazon presidenteak aurreratu zuen presidenteorde transbertsal bat nahi zuela berreraikitze plana koordinatzeko. Halaber, esan zuen Larrialdi eta Barne Kontseilaritza berrituko zuela, krisi egoerei arin eta modu koordinatuan erantzuteko, eta valentziarren segurtasuna bermatzeko.